Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Dendariekin selfieak, merkataritzan euskara bultzatzeko proposamena

Dendariekin selfieak, merkataritzan euskara bultzatzeko proposamena
abendua 01
09:33 2016

Merkataritzan Euskaraz kanpainaren barne, urtero proposamen bat egiten diete merkatari eta erosleei. Aurten salerosketak euskaraz egiten dituzten erosle eta merkatariei elkarrekin argazki bat ateratzea proposatu diete.

Aurtengo egitasmoa atzo aurkeztu zuten, Urretxuko kultur etxean. Ekitaldian Koldobike Olabide Legazpiko alkateak, Rosa Maiza Zumarragako zinegotziak, Igor Zubillaga Urretxuko zinegotziak, Zintzo-Mintzo euskaltzale elkarteko Sebas Iturriotzek, ZingiZango euskara elkarteko Nekane Gonzalezek, euskara teknikariek eta hainbat merkatarik parte hartu zuten.

Duela bi urte euskara erabiltzeko prest dauden bezeroen argazkiak eskatu eta 1.400 lortu zituzten. Iaz, berriz, euskarazko zerbitzua ematen duten establezimenduen argazkiak eskatu eta 99 eskuratu zituzten. Aurten, euskaraz erosten duten bezeroei euskaraz saltzen duten dendariekin selfieak ateratzeko eskatu diete. Bezero bakoitzak nahi adina selfie bidali ahal izango du, baina establezimendu bakoitzeko bat. Merkatariek ere bidali ahal izango dituzte, baina bezero diren dendetakoak.

Argazkiarekin batera bezeroaren telefono zenbakia eta dendaren izena bidali behar da. Kanpainaren bukaeran erosketa txartelak zozkatuko dituzte selfieak bidali dituzten bezeroen artean. Txartelak selfietan agertzen diren dendetan gastatu behar dira. Argazkiak Goierri garaiko 18 urtetik gorako edonork bidali ditzake

Otsaila amaiera baino lehen bidali behar dira, pozikgainera@gmail.com helbide elektronikora edo Whatsappez 628 759 948 telefono zenbakira.

Euskaldun Berrien Ataria
Bestalde, Zumarragako Udalak Antioko interpretazio zentroko atariari Euskaldun Berrien Ataria izena jarriko diola jakinarazi du. Ekimen hori euskaldun berriei esker ona azaltzeko jarri dute abian. Hiru toki eman dizkiete aukeran herritarrei eta interpretazio zentroak jaso du boto gehien: 40. Izazpi auzoko parkeak 38 boto jaso ditu eta Secundino Esnaola kalekoak 30. Plaka larunbatean 12:00etan jarriko dute. Ondoren, mintzodromoa egingo dute bertan. Autobusa 11:45ean irtengo da, Elizkaletik.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

2 + 3 =


Iruzkin berriak

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]

Urretxu: Interesgarria bai, baina kultura eta hizkuntza aniztasun hori non biltzen da? Aniztasuna biltzen duena gaztelania [...]