Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Desertuan loratzen diren hitzak

Desertuan loratzen diren hitzak
abendua 28
12:05 2018

Egunerokotasuna basamortu baten antzekoa izan daiteke, monotonoa. Baina, liburuek, basamortuaren erdian hazten den lore baten moduan, kolorea eta bizia ematen dio. Desiero Florido Jon Cadierno zumarragarraren bigarren liburuak irakurlea basamortu koloretsu batera garraiatuko du.

Sei istorioz osatutako kontakizuna da, eta Cadiernok berak azaldu duenez, badago denak lotzen dituen ildo bat. «Hasieran badirudi pieza bakoitzak ez duela loturarik besteekin. Egia esan, edozein ordenatan irakurri daitezke, baina liburuak, funtsean, badu garapen bat».

Sei istorio horiek bere bizipen propioetatik atera ditu, nahiz eta liburura eramateko moldatu egin dituen. «Lekuek eta pertsonaiek ez dute izenik. Nahiz eta asko gustatzen zaidan deskribapen zehatz eta finduak ematea, baina beti uzten dut zerbait irakurleak imaginatu dezan. Gustatzen zait jolas hori, bakoitzak zerbait desberdina irudikatzen duelako». Sei ataletatik bi fantasiazkoak dira, eta gainerakoak errealistak.

Cardierno pozik agertu da azken emaitzarekin. «Bigarren lan honetan beste heldutasun bat lortu dut, esperientzia eta trebetasun gehiago pilatu dudalako». Eta gaineratu du, «Desierto Florido idaztea gutxiago kosta zait, eta gusturago aritu nahiz».

Atzetik izandako lan-taldea ere nabarmendu nahi izan du. «Lagun artean egindako liburua da. Esaterako, portada nire mutilak egin du, eta beste lagun batek lagundu dit testuaren orrazkerarekin». Liburua publikatzeko kostu guztiei ere lagun artean egin diete aurre.

Desierto Florido liburua jada salgai dago hainbat liburudendatan, Zumarragako Arestin eta Graficas Legazpin, esaterako.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

1 + 1 =


Iruzkin berriak

Makenri: Zertarako diozu? 1.- Gipuzkoar jokalari gazteak punta-puntako mailetara iritsi daitezkeela erakusteko eta motibagarri izateko kirolari [...]

Felipe: Zertarako nahi degu hitzaldi batera Maiza, Oroz, Motos, Xubi, Otegi,... ekarri, inor ez badaki nortzuk diren. [...]

Makenri: Zorionak Goierri! Lan handia urtetan borondatez egindakoa. Hori bai, bi hitzaldi eta biak kastellanoz Itu, [...]

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]