Euskadiko limousin arrazako txapelketan Urretxuko Donardegi baserriko eta Zumarragako Olarte baserriko behiak saritu dituzte. Donardegikoek zortzi sari lortu dituzte: bi lehenengo, lau bigarrengo eta bi hirugarrengo. Olartekoek sari bat irabazi dute, baina oso garrantzitsua: feriko behi gazte onenari dagokiona.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide