Leitu dudan azkenari aurreiritziz ekindiot, datorren aldizkarian datorrelako: KKinzona fanzinean. Tituluaikusita, “Drogak: hitz egin ezin den tabua”, nire artean pentsatunuen “hauek alde egongo dituk, seguru”. Bada ez. Gordin hitzegiten dute drogen aurka, argudioak emanez eta autokritika gogorraeginez. Ez dago hemen artikulua laburtzeko tokirik, baina printzabatzuk eskaintzeko bai: “Ez digu balio telebista eta tabakoa eredrogak dira esatea. Autojustifikazio indibidualak eta argudio inozoakerabili nahi badituzu gu ez gaude denbora alferrik galtzeko”. Edota“kartzela, suizidioa, medikazioa, erasoak, umore jasanezinak,istiluak, istripuak, laguntza psikiatrikoa, bakardadea, autolesioak,heriotza… Sufrimendua eta drogak binomioa ez da kasualitatea”.Hau ere bai: “Ihesbide bat izaten da drogen aurka ipintzea posturakontserbadoreak hartzea da esatea. Gure helburua osasun mentala etakoherentzia minimo bat gordetzea bada, bai, hartuko ditugu”.Azkenerako utzi dut beste hau, drogen arazoaz haruntzago doana: “Guneantiautoritario eta autogestionatuak ez dira boterearen aurkakoesperientziak sortzeko gai eta jardun bakarra izaten dute:hiperfesta”. Osorik irakurri nahi duenak, badaki non aurkituKKinzona. Hirurogei orrialdeko aldizkaria prestatzea ez dahiperfesta.
Gotzon Aranburu