Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

EAJren hautagaiek gizarte politiken inguruko jardunaldia egin dute

EAJren hautagaiek gizarte politiken inguruko jardunaldia egin dute
otsaila 23
15:25 2019

EAJ-PNVk Zumarragako Zelai Arizti kulturgunean bildu ditu bere hautagaiak, gizarte politiken inguruko lan jardunaldia egiteko. Han izan dira, besteak beste, Markel Olano Diputatu Nagusi eta hautagaia, Maite Peña Gizarte Politiketarako foru diputatua, Joseba Agirretxea Espainiako Kongresuko kide eta hautagaia, Jon Luqui Urretxuko alkate eta alkategaia, eta Josu Idigoras, Zumarragako alkategaia. Alderdikideekin nahiz beste hautagai batzuekin, gizarte politiken inguruko gogoeta eta eztabaida saioa egin dute, hortik ateratako ideiak, hauteskunde programetan sartzeko asmoarekin.

Markel Olano Diputatu Nagusiak Gipuzkoa arlo horretan “erreferente” dela azpimarratu du. “Foru aurrekontuaren ia %50 gizarte politiketara dago bideratua. Aurreko hauteskundeetan eman genuen hitza bete dugu, eta oso urrats inportanteak eman ditugu gizarte politiken mapa osatzeko bidean; urteotan 850 plaza berri sortu ditu Gipuzkoan, eta horrek EAE mailan aitzindari bihurtzen gaitu”. Gizarte arloan lurraldeak bi erronka nagusi dituela gogorarazi du Olanok: “zahartze prozesua batetik eta bestetik, bazterketa arriskuan dauden pertsonak”. Arazo horiei irtenbidea emateko, Adinberri eta Elkarrekin programak martxan jarri dituztela azaldu du. “Kohesio soziala eta gizarteratzea” helburu hartuta, “Europa mailan desberdinkeria gutxien duen lurraldea” izatea lortu nahi dutela adierazi du.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

4 + 3 =


Iruzkin berriak

Urretxu: Interesgarria bai, baina kultura eta hizkuntza aniztasun hori non biltzen da? Aniztasuna biltzen duena gaztelania [...]

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]

Michael Jordan: Kaixo, Makenri: Igone Campos espainiako txapeldunordea izan da. Maiza, Oroz eta besteek espainiako ligan jokatzen dute. [...]