Eguzkiak A, B eta C motako erradiazio ultramoreak igortzen ditu.
Erradiazio arriskutsuenak ozono geruzak xurgatzen ditu, baina kutsaduraren eraginez ozonoa kaltetzen den heinean babes hori arriskuan jartzen dugu. UV-C arriskutsuenak dira eta ez dira lurrazalera iristen. UV-B, azaleko lehenengo geruzak zeharkatzen ditu, azalean erredurak eta azaleko minbizia sor ditzake, udan eta eguerdiko orduetan jasotzen ditugu batez ere. UV-A, leihoetako kristalak eta azala zeharkatzen ditu, mantxak, zimurrak eta minbizia sor ditzake, solariumetako erradiazio hauek oso arriskutsuak izan daitezke. Eguzkia hartzea osasuntsua izateko hainbat neurri kontuan hartzea ezinbestekoa da. Udan 12.00etatik 17.00etara eguzkiak gogor jotzen du. Ordu horiek saihestu. Eguzkitako betaurrekoak, biserak eta kamisetak erabili babesteko. Azal bakoitzerako krema egokia aukeratu eta etxetik irten aurretik eta bi ordutik behin eman. Laino dagoenean ere babestea ezinbestekoa da. Gogoratu hartutako eguzki ordu guztiak azalean metatzen doazela bizitzan zehar, azalak “memoria” du.
Miren Arrieta
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide