Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Eitzako jaiak ospatu dituzte Zumarragan

Eitzako jaiak ospatu dituzte Zumarragan
maiatza 12
16:43 2019

Eitzako jaietako lehenengo asteburua ondo aprobetxatu dute zumarragarrek: hainbat ekitaldi antolatu dituzte larunbatean eta igandean. Igande goiza, bereziki, esanguratsua izan da. 11:00etatik 14:00etara bigarren eskuko azoka egin dute: auzokoek etxean zituzten jantzi, aparailu teknologikoak eta bestelako produktuak  salgai jarri dituzte. 12:00etatik 14:00etara, bestalde, ardo dastaketa egin dute. Bertan bildu direnek, besteak beste, ardo txuriak eta beltzak dastatu dituzte.

Jaietako lehenengo asteburua isteko, arratsaldean erromeria egingo dute, 17:00etan. Zumarragarrek eguraldi aparta izan dute festa giroan murgiltzeko, eta datorren asterako ere beharko dute. Atzo hasi ziren festak Eitzan, eta maiatzaren 19ra arte luzatuko dira.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

1 + 2 =


Iruzkin berriak

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]

Urretxu: Interesgarria bai, baina kultura eta hizkuntza aniztasun hori non biltzen da? Aniztasuna biltzen duena gaztelania [...]

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]