Urretxu-Zumarragako Gure Esku Dago taldea jaia ospatzen ari da gaur Gernikako Arbola plazan, Urretxun. Bi herrietako bizilagunen artean, datorren igandean Giza Katera joateko bost autobus beteko dituztenaren aurreikuspena daukate. Dena dela, “erabakitzeko eskubidearen alde dagoen jende guztia behar dugu, ez dadila inor geratu etxean”, esan dute taldeko kideek. Gaur haurrentzako txoko bat, artisau txoko bat, izenak jasotzen txokoa eta materiala saltzeko beste bat jarri dituzte plazako karpan. Bazkaria ere prestatzen ari dira, paellaren osagaiak dagoeneko sutan dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide