Ekainean musikariek eta dantzariek Urretxu eta Zumarragako kale eta aretoak hartuko dituzte. Hamar egunetan emanaldiak egongo dira eta egun batzuetan kontzertu bat baino gehiago egongo da.
Larunbatean Kalegorrian zikloa hasi zen Urretxuko gaztetxean. IbonRG, Sofa eta Cuellok jo zuten eta ondoren DJekin dantza egin zuten.
Hurrengo bi jaialdiak Santa Barbaran izango dira. Larunbatean, 18:00etatik aurrera, Oso Fan, Belarminak, Txost! eta Drumkopters taldeek joko dute. Hilaren 18ko jaialdia, berriz, egun osokoa izango da. Goizean Beñat Axiari eta Maddi Oihenartek joko dute. Arratsaldean Axiari Joseba Irazokirekin arituko da eta Neighbor Mursegorekin.
Lehenago, ostiral honetan bertan, bi emanaldi egongo dira. 19:30ean ikastolako eta musika eskolako abesbatzek Labeaga aretoan abestuko dute. Trikuharri taldeak eta herriko hainbat musikarik lagunduta arituko dira. Ordu berean, Xabi Señor No eta Cabezafuegok kontzertua egingo dute Eitzagako ermitan. Kontzertu hau Zarraparra kolektiboak antolatu du.
Musika eskolak ere hainbat emanaldi antolatu ditu. Hilaren 14an eta 15ean, 18:00etan, dantza jaialdiak egongo dira Zelai Arizti aretoan. Hilaren 20an, 19:00etan, ikasturte amaierako jaialdia egingo dute toki berean. Hilaren 30ean, berriz, bi emanaldi egingo dituzte: 12:00etan trikitilariek Zumarragako kaleetan joko dute eta 19:30ean musika eskolako ikasleek Zumarragako jaietako kontzertua egingo dute Areizaga-Kalebarren plazan.
Hilaren 25ean, 5 emanaldi
Hilaren 25ean, berriz, bost emanaldi egongo dira. Guztiak Zumarragako Santa Isabel jaien barne antolatu dituzte. 11:15ean bertso eskolako haurrek udaletxean abestuko dute, 11:30ean Irrintzi taldeko dantzari gazteek plazan dantzatuko dute, 13:30ean Zumarragako bandak toki berean joko du, 19:45ean Goiargi abesbatzak mertzedariatar lekaimeen elizan abestuko du eta 20:30ean Jose Mari Orbegozoren dantza ikasleek plazan dantzatuko dute.
Beti bezala, operaz ere gozatu ahal izango da ekainean. Hilaren 28an Otello izeneko opera emango dute Zelai Arizti aretoan, zuzenean Londresko Royal Opera Housetik. Emanaldia 20:15ean hasiko da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.