San Martin jaiak ospatu dituzte asteburu honetan Aginaga auzoan.
Atzoko ekitaldien ostean, gaur 11:00tatik aurrera meza nagusia egin dute. Honen ostean, haurren arteko binakako bi partida izan dira, eta jarraian bertso eta trikiti saioa egin dute. Bertsotan, Zumarraga-Urretxuko bertso eskolako kideak aritu dira, eta trikitian berriz, Miren eta Agur.
Amaitzeko, bazkaria egin dute Oleta elkartean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide