Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Elkarrekin-Podemosek “ilusioz eta konpromisoz” betetako hautagaitzak aurkeztu ditu

Elkarrekin-Podemosek “ilusioz eta konpromisoz” betetako hautagaitzak aurkeztu ditu
maiatza 11
19:26 2019

Elkarrekin-Podemos koalizioak udal hauteskundeetarako Urretxun eta Zumarragan aurkeztuko dituen taldeak eta programak aurkeztu ditu gaur, Areizaga-Kalebarren plazan egindako ekitaldian. Ines Benitez eta Oroitz Agirre alkategaiekin batera, Joserra Becerra Equo-Berdeak taldeko parlamentariak eta Carmen Salido Batzar Nagusietarako hautagaiak ere parte hartu dute.

Elkarrekin-Podemos alderdia “aldaketa sozialean sakontzeko asmoarekin” aurkezten dela azaldu du Benitezek, eta bide batez, “udalak herritarrengana gerturatzeko” helburuarekin.  “Zumarraga feminista, sozial eta inklusiboa posible dela sinetsita ekiten diogu apustu honi; partehartzea legealdiaren zutabetzat hartuta eta alderdi ezberdinen artean Zumarraga irekiagoa eta gardenagoa lortzeko helburuarekin”. Etxebizitza duin baterako eskubidea defendatu dute, eta horretarako, herritarren babeserako politika publikoak proposatu dituzte.

Bi herrien arteko elkarlana bultzatzeko beharra ere azpimarratu du Benitezek. “Bi herrien arteko batasun politikak bultzatu nahi ditugu, herritarren bizimodua hobetzeko bi herrien arteko elkarlanean sakonduz”. Talde lanean osatutako programa egin dutela esan du, “jendeari kasu eginez gobernatzeko pentsatua, eta ez interes partikularrei men eginez”. Herriko komertzioa, industria, kultura, ekosistema eta ondarea ere gogoan izan dituzte. Eta bereziki, Arcelorreko langileen borroka eta itxiera. Horregatik, “bailarako industria birgaitzeko lanean jarraitzeko konpromisoa” agertu dute, eta herriko “kale eta auzoen bizitza komertziala berpizteko politikak” garatzekoa.

Oroitz Agirre Urretxuko alkategaiak ere, “herriko emakumeen kolektiboei ahotsa” emateko asmoa agertu du, batez ere “Zumarragako adinekoen egoitzako langile eta zaintzaileak” izan ditu gogoan, “hilabete luzez borrokan” ari baitira. Erakundeei, sindikatuei eta inplikatu guztiei, “alde guztientzat onuragarria izango den konponbide bat” bilatzeko eskatu die, beti ere “langile hauen ezinegona eta lan baldintzak kontutan hartuta”. Urretxun eta Zumarragan astero biltzen diren pentsiodunak ere gogoan izan ditu Agirrek, “beraien eskubideengatik ez ezik, langile guztien alde” ari baitira borrokan.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

2 + 3 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]