Goierri kirol elkarteak emakumezkoen boleibol taldea osatu nahi du
Goierri kirol elkartea emakumezkoen boleibol taldea osatu nahian dabil. Parte hartu nahi dutenek goierrivoleibol@gmail.com helbidera idatzi behar dute, izen-abizenak, jaiotze data, telefono zenbakia, helbidea eta NAN zenbakia adieraziz. Lehen bilera otsaila amaieran egingo dute eta bertan emango dute entrenamenduen maiztasunaren eta orduaren berri. Entrenamenduak Aldiri kiroldegian izango dira. Martxoan hasi nahi dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide