Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Eneko Galdos dantzari zumarragarra, gaur Zelai Arizti aretoan

Eneko Galdos dantzari zumarragarra, gaur Zelai Arizti aretoan
ekaina 28
12:46 2018

Aukeran dantza konpainiak Maurizia ikuskizuna eskainiko du gaur, 20:15ean, Zelai Arizti aretoan. Maurizia Aldeiturriaga pandero jotzaile bizkaitarraren bizitzari buruzko ikuskizun honetan Eneko Galdos dantzari zumarragarrak parte hartzen du.

Galdos duela pare bat urte hasi zen Edu Muruamendiaraz bergararraren Aukeran konpainian. «Bergarako musika eskolan euskal dantza ikastaroak ematen ditut eta bertan Edu ezagutu nuen. Niri eskolak emateko eskatu nion, baina ez dizkie helduei eskolak ematen. Handik gutxira, Aukeran taldean dantza egitea eskani zidan. Sekulako poza hartu nuen, noski. Asko ari naiz ikasten».

Orain arte hiru ikuskizunetan parte hartu du: Fusioak, Aukeran 20 urte eta Maurizia. Azken lan hau Mauriziaren bizitzari buruzkoa da eta emakumeei plazak hartzeko gonbita luzatzen die. «Maurizia oso lan polita da. Merezi du. Herritarrei ikustera joateko eskatu nahi diet».

Zumarragan, lehenengoz

Galdosek lehenengo aldiz dantza egingo du Aukeran konpainiarekin bere herrian. «Zumarragan dantza egiteak ilusioa egiten dit», onartu du.

Sarrerak 12 euroan jarriko dira salgai. Gazte Txartela aurkezten dutenek, berriz, 8 euro bakarrik ordainduko dute. Zelai Arizti aretoko leihatila 19:15ean irekiko dute.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

6 + 7 =


Kilometroak

Kilometroak

Iruzkin berriak

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]

Zubozki: Guri lana kentzera etortzen dira, nahiz eta lanik egin nahi ez izan, beste kultura bat [...]

Unai Badiola Urrate: Baina nola ez Jon,barkatuak bitez Espainian horrelako erabakiak hartzen dituztenak!! baina aurreko legegintzaldikoak?ez mesedez ez, [...]