Erretzeari uzteko terapiak
Minbiziaren Aurkako Elkarteak erretzeari uzteko terapiak antolatu ditu. Banakako eta taldeko saioak eskaintzen dituzte, aukeran. Doan dira eta psikologo espezializatu batek eskaintzen ditu, Minbiziaren Aurkako Elkartearen Zumarragako egoitzan (Iparragirre hiribidea, 1). Parte hartu nahi dutenek 943 720 057 zenbakira deitu behar dute edo urolagoierri@aecc.es helbidera idatzi.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide