Esklerosia dutenen aldeko orientazio proba egin dute Zumarragan: izen-emateekin jasotako dirua esklerosi anizkoitza ikertzeko erabiliko dute. Altxorraren bila moduko jolasa osatu dute antolatzaileek; beraz, parte hartzaileek mapa bat eskuetan zutela kontrol puntuak aurkitu behar izan dituzte.
Hainbat gazte, heldu eta haur bildu dira Zumarragako plazan esklerosia dutenen aldeko proba egiteko prest. 10:00etatik 12:00etara aritu dira parte hartzaileak Zumarragako plazatik ahalik eta bizkorren irteten: kronometroa mapa hartzerakoan jartzen zen martxan.
Esklerosi anizkoitzaren aurkako borrokan ondo pasatzeko tartea ere izan dute gaur Zumarragan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide