Iraila …, urria …, liburuak …, etxeko lanak…, azterketak …., gaindituak …, suspentsoak …., eskola! A ze txapa! Baina, eskola, hori bakarrik al da? Matematikak akaso, biharko etxeko lana k, astearteko azterketa, ostiralean etxera eraman beharreko notak?
Ez, ezta pentsatu ere. Eskola, momentu Josi Etxeberria honetan, haurrak ikasteko duen errekurtsorik (Psikologoa) onena da, baina baita ere, gaur egun, eskola, haurraren sozialgintzarako errekurtso-irtenbiderik nagusienetakoa dugu.
Azken honek esan nahi duena zera da, eskola, aita-ama eta haurren arteko harremana hobetzeko laguntza ezin hobea dela: etxean bizi duten aginte gogorra edo eskasa, ikasketen emaitza onen exijentzia, ikaslearen ardurak, haurrari eskainitako gehiegizko babesa, gurasoekiko menpekotasuna eta autonomia, eta guraso eta seme-alaben artean gertatzen diren eguneroko gertakizun guztiak.
Aldi berean, eskolak erantzukizun handia du haurren arteko harremanen jarraipenean: beraien arteko norgehiagoka, inbidia, zenbait haurrek jasaten dituen bazterketak, leialtasunak, neska-mutilen arteko harremanak, taldearekiko egokitasuna eta errekonozimendua … etab.
Haurrak bere buruarekiko erlazioa hobetzeko behar dituen baliabideak: bere buruarekiko konfiantza, bere nortasun identitate sentimendua, bere gorputzaren bizipena, bere ahalmenen ezagutza, dituen beharrak, nahiak eta desioak …. etab.
Guzti honegatik, gurasoek eskolaren funtzioa ulertzeko garaian gogoeta sakona egin dezaten beharrezkoa da, hau da, eskola (eta irakasleak), beren seme-alaben heziketako alderdi GUZTIEN bideratze prozesuan ezinbesteko laguntza direla pentsatzerakoan.
Era berean, eskolak errekurtso gehiago bultzatu behar ditu HEZIKETA OSOA aurrera eramateko.
ESKOLARA? HORRETARAKO!
Joxi Etxeberria (Psikologoa)