Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Eskubaloia zezen plazan

Eskubaloia zezen plazan
uztaila 06
09:29 2018

Bihartik aurrera zezenek Iruñeako kaleak hartuko dituzte. Urretxuko eta Zumarragako eskubaloi jokalariek, berriz, Zumarragako zezen plaza hartu dute. Ez dira txoratu. Urola eskubaloi taldeak txapelketa bat antolatu du gaztetxoentzat, udalak Santa Isabel jaietarako La Salle-Legazpi ikastetxeko jolastokian muntatu duen zezen plazan.

Urolak hondartza eskubaloi txapelketa antolatu nahi zuen. Baina Zumarragan eta Urretxun ez dago hondartzarik. Harea bai, ordea. Zumarragako Udalak jaietarako alokatzen duen zezen plazan, hain zuzen ere.

Urolakoek harea fina bota dute, zezen plazakoa zakar samarra baita. Modalitate hau baloi berezi batekin jokatzen da eta eskubaloi arrunta baino are ikusgarriagoa da. Izan ere, jokaldi ikusgarriak saritzen dira: 360ºko itzulia egin ondoren sartutako golek, pasea airean hartuta sartutakoek eta atezainek sartutakoek bikoitza balio dute. Taldeak lau jokalarikoak dira eta atezainak ere erasoko jokaldietan parte hartzen du. Gainera, ezin da baloia botatu eta ezta arerioa eutsi ere.

Hondartza_eskubaloi_txapel-1Atzo kimu eta haur mailako txapelketa jokatu zuten. Gaur, berriz, kadete mailako neska-mutikoek jokatuko dute (2002 eta 2003 urteetan jaiotakoek). Izen-ematea 15:00etan irekiko dute eta txapelketa 16:00etan hasiko da. Taldeak mistoak izan daitezke.

Urola eskubaloi taldeko arduradunak oso gustura ageri dira. «Eskubaloia kalera ateratzea gustatzen zaigu. Iazko txapelketa Zelai Arizti pilotalekuan antolatu genuen eta neska-mutiko askok parte hartu zuten», aipatu du Jose Angel Garcia Vara Urola taldeko presidenteak.

Aurten hondartza eskubaloi txapelketa antolatzea erabaki dute. «Iaz ere asmo hori genuen, baina ezin izan genuen aurrera atera. Aurten, udalari zezen plaza bi egun gehiago uzteko eskatu diogu. Hondartza eskubaloia ikusgarria eta akrobatikoa da».

Txapelketa honen helburua gaztetxoak zaletzea da. Baita Zumarragako Santa Isabel jaietatik geltokietako San Kristobal jaietara doazen egun hauetan gaztetxoei denbora pasa bat eskaintzea ere.

Kirola, festa eta kuadrilla giroa uztartu nahi dituzte. Eskubaloia kirol ikusgarria eta dibertigarria dela erakutsi. Hori dela eta, sariak ez dira ohikoak: irabazleek, garaikurrak jaso beharrean, pi-zzak eta freskagarriak jasoko dituzte, kuadrilla giroko afari-merienda egiteko.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

5 + 7 =


Kilometroak

Kilometroak

Iruzkin berriak

Zumarratarra: Barkatu, baina oin horiek sokako dantzarienak dira. Kapitainek oinetako beltzak daramatzate. [...]

Iker: Barkatu urretxuar gipuzkoar ta euskaldu onena aritz egea izan da [...]

sebas: Zorionak Goierriko partaide guztioi, urteetan eginiko lana aspalditxo fruituak ematen hasi bazen ere (ikusi besterik [...]

Gotzon: Baita Andoni Imazi ere, Nex Station finalistari! [...]