Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Estatuak aginduta, 3×2 metroko banderak jarri dituzte Urretxun

Estatuak aginduta, 3×2 metroko banderak jarri dituzte Urretxun
abendua 07
12:52 2018

Urretxuko Udalak 3,24 metro zabal eta 2,16 metro altuko banderak jarri ditu udaletxeko balkoian, epaileen aginduz.

Aurreko legealdian gobernu taldeak Espainiako bandera jartzeko aginduari urretxuar guztien jatorrizko nazioen banderak jarrita erantzun zion eta gobernu ordezkariak Estatuko abokatuari jakinarazi zion.
Epaileak 3×2 metroko banderak jartzeko agindu zion udalari eta honek helegiteak aurkeztu zituen.

Abenduaren 3rako aipatutako tamainako Espainiako bandera jartzen ez bazuen, alkateak auzitara eramango zuten. «Beste udaletxe batzuetan jarri dituzten banderak jarri genituen, baina ez zen nahikoa izan. Ezaugarri oso zehatzak dituzten banderak jartzera behartu gaituzte», aipatu du Jon Luqui Urretxuko alkateak.

Banderak oso handiak dira. «Aurreko legealdian hartu zen erabakiagatik, inork baino bandera handiagoak jarri behar izan ditugu. Fatxada erdia estaltzen dute. Baina inor ez da kartzelara joan gai honengatik eta ez naiz ni izango joango dena. Guri gertatu zaiguna beste udal batzuei ere gertatu behar zaie. Araudia Franco garaikoa da», salatu du.

Tamaina horretako banderak ez dituzte edonon saltzen eta Bartzelonako enpresa bati eskatu dizkiote. 800 euro kostatu dira.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

Iruzkin 1

  1. Unai Badiola Urrate
    Unai Badiola Urrate abendua 08, 22:03

    Baina nola ez Jon,barkatuak bitez Espainian horrelako erabakiak hartzen dituztenak!! baina aurreko legegintzaldikoak?ez mesedez ez, beraien erruz bandera “handigoak” jarri behar!!!! ERRE DITZAGUN! ( banderak ez e! aurreko legegintzaldikoak)
    Ohitu gaituzu Jon ,zuk gustuko ez dituzun agindu edo ekintzen erantzule aurreko legegintzaldiko udal ordezkariak bilakatzen,lasai Jon ,lasai, mezua zabaldua dago dagoeneko herrian,ondo zabaldua.
    Probokazioei ,masaiaren beste aldea jarriz erantzun behar zela erakutsi ziguten eta ala egin genuen.
    Sarritan entzun ohi da Jon “tamainak” ez duela axola baina…. horrela ote!
    Kasuak,kasu,oraingoan badirudi baietz.

    Iruzkin honi erantzun

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

1 + 1 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]

Michael Jordan: Kaixo, Makenri: Igone Campos espainiako txapeldunordea izan da. Maiza, Oroz eta besteek espainiako ligan jokatzen dute. [...]

Makenri: Zertarako diozu? 1.- Gipuzkoar jokalari gazteak punta-puntako mailetara iritsi daitezkeela erakusteko eta motibagarri izateko kirolari [...]