'Eta gertatu izan balitz?' film laburra, bihar Zelai Arizti kultur etxean
Khuruts Begoñak Eta gertatu izan balitz? film laburra emango du bihar (osteguna), 19:30ean, Zumarragako kultur etxean. Lan honetan Euskaldunon Egunkaria itxi ondoren Arantzazura abiatu ziren guardia zibilak bertara heldu balira gerta zatekeena aztertu du. Martxelo Otamendiren eta Lorea Agirreren hipotesiak jaso ditu, besteak beste. Guardia zibilak euskararen aurkako operazioaren barne abiatu ziren Arantzazura, baina filtrazioak eta telefono deiak medio, buelta eman zuten.
Begoña Bermeon jaio zen. Bere bikotea Urretxu-Zumarragakoa da eta duela 9 urtetik bertan bizi da. Arte Ederrak ikasi zuen eta hainbat film labur egin ditu. Oraingo honetan generoen arteko zerbait egin duela dio.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide