Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Euskaraldiko herri batzarrak aho batez onartu du bigarren edizioan parte hartzea

Euskaraldiko herri batzarrak aho batez onartu du bigarren edizioan parte hartzea
azaroa 22
15:10 2019

Asteazkenean Euskaraldiko herri batzarra egin zen eta bildutako 30 urretxuar eta zumarragarrek herri bezala parte hartzea erabaki zuten, aho batez. Bigarren edizioa 2020an egingo da eta lau egun gehiago iraungo du: 15 egun izango dira. Gainera, entitateetan eragiteko asmoa dago. Talde motorra hilean behin elkartuko da eta herri batzarrak bi hilean behin egingo da. Talde motorreko ateak zabalik daude eta herri batzarretan ere nahi duten guztiek parte har dezakete.

Asteazkenek bileran iazko Euskaraldiko datuak ere aurkeztu zituzten. 16 urtetik gorako 2.416 lagunek eman zuten izena: 1.561 ahobizi (%64,6) eta 855 belarriprest (%35,4). Generoari dagokionez, %63 emakumezkoak, %36 gizonezkoak eta %1 ez-binarioak. Zintzo-Mintzok antolatutako kale neurketari dagokionz, Euskaraldiko astean hiru elkarrizketatik bat euskaraz izan zen. Urtebete lehenago baino %10 gehiago. Euskaraldiaren ondorengo astean, elkarrizketen %29,5 euskaraz izan zen (urtebete lehenago baino %7 gehiago). Beraz, Euskaraldiak euskararen erabileran eragiten duela ondorioztatu daiteke.

Aipatzekoa da Urretxu eta Zumarragako belarriprest kopuru altua. Euskal Herriko batezbestekoa %25ekoa izan zen eta Urretxu-Zumarragan parte hartu zutenen %35,4 belarriprest izan ziren.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

2 + 2 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]