Urretxuko jaietako egitarauaren barruan, Adineko pertsonen eguna izango dute, irailaren 15ean:
- 11:30. Udal Korporazioak Eguneko Zentrora bisita egingo du.
- 12:15.- Adineko pertsonak eta Udal Korporazioa Aterpen elkartuko dira eta bertaratutako edadetuenak omenduko dira.
- Ondoren, Lizarriturri txistulari taldeak lagunduta, Martin Deunaren elizaraino joango dira.
- 12:30. Meza, Martin Deunaren Elizan. Goizalde abesbatzaren eta Valladolideko Aires Castellanos dantza taldearen parte-hartzearekin.
- Ondoren, bertaratutako adineko pertsonekin taldeko argazkia aterako dute.
- Jarraian, Lurra Dantza taldearen saioa Iparragirre plazan.
- 14:15. Bazkaria Ederrena pilotalekuan
- 16:00. Bazkalondoan, Dantza Lehiaketa eta animazio ekintzak, Dj Tirapuren eskutik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide