Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

171. alea

Fida zaitez etxekoez! (171. alea)

Fida zaitez etxekoez! (171. alea)
urria 21
11:38 2011

Egunkari batean irakurri dut Robert Young eta Mark Rubisonek bere lagun Jeffrey Jarret hilda topatu zutela etxera iritsitakoan.

Jeffrey kotxean sartu zuten eta afaltzera joan ziren Mexikar jatetxe batera. Jeffreyk ez omen zuen afaldu, goserik ez gizonak, baina kontua bere txartelarekin ordaindu zuten. Fina gure Jeffrey. Gero trago batzuk jotzera joan ziren. Azkenik, etxera bueltatu ziren. Jeffrey bere gelara eraman eta ohean sartu zuten. Gure Jeffrey deskantsu ederrean utzi eta Robert eta Markek parranda jarraitzea erabaki zuten. Eta horretarako Jeffreyren txartela hartu zuten berriz ere. Antza, ez omen zuten saiakera handirik egin behar izan txartela lortzeko. Strip-teaseko lokal batera joan eta han 400 dolar xahutu omen zituzten “Gora Jeffrey!” oihuen artean. Lagunak merezi zuen hainbeste!. Poliziak biak salatu ditu “nortasun aldaketa” eta “hilotzaren erabiltze okerra” delituekin. Inoiz ez dute horrelako kasurik ikusi. Badakizue, munduan bili ez denari, edozer gauzak sortzen dio harridura. Robert eta Markek diotenez, ez zitzaien iruditu Jeffrey hilda zegoenik. “Itxura txarra hartu genion, baina nahiko tipo alproja denez…”. Mediku txostenak dioenez, ordea, Jeffrey hilda zegoen lagunek etxean topatu zutenean. Ederki gaude polizi eta medikuen artean. Laguna parrandara eraman zuten eta begira zer estimazio exkaxa eduki duen asmoak. Bueno, Mark eta Robert, ondorio baikor bat atera dezakezue: kartzelatik ateratzen zaretenean leku gehiago edukiko duzue etxean.

 

Joxe Manuel Bereziartua

Elkarbanatu

Egileari buruz

admin

admin

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

8 + 3 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]