Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

010. alea

Fraile ahizpak: “Eskubaloiak hezi egiten du pertsona “ (010. alea)

Fraile ahizpak: “Eskubaloiak hezi egiten du pertsona “ (010. alea)
abendua 08
00:00 1995

Itsaso eta Susana ahizpak gure bi herriek eman dituzten eskubaloi jokalari onenak ditugu egundaino. Biak Urola eskubaloi taldean hasi ziren. Itsasok 23 urte ditu eta horietatik sei ohorezko mailan jokatu ditu. Hernanin lau urte, Arraten urtebete eta aurten berriz ere Hernaniko eskubaloi taldean ari da jokatzen. Nahiz eta jada ez jokatu, Espainiako selekzioaren partaidea izandakoa da. Susanak ordea 17 urte ditu. Arrateko jokalaria da baina azken bi urteotan Espainiako Junior selekzioarekin bildua dago Getxon. Azken honekin eman genion hasiera elkarrizketari.

Zertan datza zehazki Getxoko proiektu hori?
ITSASO: Getxo Espainiako selekzioarekin bildurik gauden lekua da. Joko Olinpikoak prestatzeko helburuarekin sortu zen proiektua. Aurten gainera Europako Junior Txapelketa prestatzeko bideratua ere badago. Bi helburu hauek ongi prestatzeko, goizeko zazpietan jaiki, eskolara joan eta bazkaldu ondoren, ikasteko denbora ematen digute arratsaldeko zazpi t’ erdiak arte. ardo honetan, egunero entrenamendua izaten dugu. Asteburuak ere Getxon igarotzen ditut; Gabonak, Aste Santua eta udako egun batzuk ditut bakarrik libre.

Pentsatu al duzue eskubaloiaz bizitzerik?
1: Nik dagoenekoz ez. Gogoa eta denbora dudan bitartean jokatzen jarraituko dut baina ez era profesionalean. Eskubaloian, kirol guztietan bezala, diruak markatzen du diferentzia. Valentzia aldean badira bi talde diru asko .dutenak: bertako jokalariak profesionalak dira.

SUSANA: Egunean egunekoa bizi behar da eta momentuz ez dut inondik ere profesionalki eskubaloitik bizitzeko aukera planteatzen.

Emakumezkoen eskubaloiak diskriminaziorik jasotzen al du?
S eta I: Diskriminazioa emakumeek jokatzen duten kirol gehienetan daga. Gizonezkoen eskubaloiak onespen gehiago du emakumezkoenak baino. Hau diru laguntzak emateko orduan ere asko nabari da. Hala ere, azkenaldian indar gehiago hartzen ari da, komunikabideetan, leku gehiago izaten ari gara.

Noiz arte jarraituko duzue eskubaloian jokatzen?

S: OHOko 2. mailan hasi nintzen jokatzen eta noiz arte jarraituko dudan ez dakit. Lehen Gabonetan kontzentrazioan oporrak izango ditugula esan dizut baina justu orduan Euskadiko selekzioarekin beste kontzentrazio bat dut. Askotan nekagarria da baina gogoa dagoen bitartean jarraituko dut.

I: 30 urterekin jokatzen duen jokalari asko dago, baita 34 urterekin ere. Gero eta esperientzia gehiago hobe. Eskubaloia beste mundu bat da, pertsona hezi egiten du. Ahaztuko ez dudan makina bat gertaera dut beraz, gogoa dudan bitartean, mundu honetan jarraituko dut.

Zein da bi ahizpetatik onena?

I: Onenak emanda nagoela uste dut. Urteak aurrera joan ahala entrenatzaile eta teknika hobeak daude. Ahizpa (Susana) ni baino askoz hobea da. Susanak partiduko 6 gol sartzen ditu Espainiako selekzioarekin.

S: Ez da horrenbesterako.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

5 + 2 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]