Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Kirola

Euskadi Fundazioko Mikel Alonsok irabazi du Goierriko Itzulia

Euskadi Fundazioko Mikel Alonsok irabazi du Goierriko Itzulia
martxoa 11
20:05 2017

Urretxuko Goierri Txirrindulari elkarteak antolatuta, Goierriko Itzulia jokatu da gaur arratsaldean. Denboraldiko lehenetariko lasterketa izan da, Lehendakari Txapelketarako puntuagarria. Euskadi Fundazioko Mikel Alonso izan da Urretxun helmuga gurutzatzen lehena. Eduardo Lecler (Albro) eta Ibai Azurmendik (Fundacion Euskadi) jarraituta. Taldeen artean Euskadi Fundazioarentzat izan da lehen saria, Lizarterentzat bigarrena eta Polartec Fundacion Contadorrentzat hirugarrena.

23 urtez azpiko elite eta afizionatuen mailako txirrindulariek hartu dute parte. Guztira 14 talde ezberdinetako ehundik gora txirrindulari atera dira lasterketan. Horietatik 101ek amaitu dute proba, Javier Garcia de Andoin Goierriko kideak argitu duenez. 113 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute txirrindulariek. Atagoitiko gaina bi aldiz igaro behar izan dute, hori izan delarik ibilbideko zailtasunik aipagarriena.

Lasterketa giro onean joan da antolatzaileek esan dutenez, baina bi eroriko izan dira bigarren itzulian, Santa Lutzin. Lehenengo erorikoan lau txirrindulari jausi dira eta bigarrenean hiru. Ospitalera eraman dituzte, baina azkenean ez da ezer larririk izan. Antolatzaileak gustura agertu dira, batez ere, eguraldia lagun parte hartzaile gehienek lasterketa amaitu dutelako. Balorazio guztiz positiboa egin dute.

 

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

9 + 4 =


Sare sozialak

Jarraitu Otamotz.com Facebook eta Twitter bidez:
   Twitter

Iruzkin berriak

Anastasio: Agian Urola ibaiak ez su uholde geihago eragin, baina harrezgeroztik Urretxu eta Zumarragan uholderik ez [...]

Jonmikel: Artikuluan aipatzen den Zestoako monumentua, hain zuzen, 1953an Zestoan hil ziren lagunen omenezkoa da. Gurasoekin [...]

tiduj: txitxarra eta inurriaren erantsunak [...]

Urola triatloi kluba: Duatloi txikiko informazio gehigarria gure web orrian aurki dezakezue: https://www.urolatriatloia.com/eu/2017/04/04/urretxu-zumarragako-4-duatloi-txikia/ [...]