Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Gabon Kopa, opari onena pilotarientzat

Gabon Kopa, opari onena pilotarientzat
urtarrila 08
19:03 2019

Pilotari gazteek larunbat goizean jaso zuten Gabon hauetako oparirik onena: Gabon Kopa txapelketako finalak. Izan ere, jostailuak estreinatzea oso ondo dago, baina gehien atsegin duzun hori lagunartean egitea baino gauza hoberik ez dago.

Urteroko moduan, giro aparta bizi izan zen Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Haur eta gaztetxoak ilusioz gainezka joan ziren eta zuten dena eman zuten, senitarteko eta lagunen animoekin.

Bederatzi partida jokatu ziren. Aurrebenjaminak A finalean, Marko Uranga eta Iker del Riok 16 eta 5 irabazi zieten Asier Mendizabal eta Amets Morenori. Maila bereko B finalean, Ander eta Amets Enriquek 16 eta 14 irabazi zieten Egoitz Mendizabal eta Xabier Segaderi.

Benjamin mailan ere bi partida jokatu ziren. A finalean Aratz Iñurritegi, Beñat Jauregi eta Ibai Garmendiak 16 eta 13 irabazi zieten Markel Urbizu eta Manex Elortzari. B finalean, Aiur Ibañez eta Aratz Garmendiak, Oinatz Idiakez eta Telmo Etxeberriarekin neurtu zituzten indarrak. Lehenengoek 16 eta 6 irabazi zuten.

Kimu mailako A finala Telmo Ugarte eta Oier Altzelaik irabazi zuten, Beñat Perez eta Danel Aizpuruaren aurka. 16 eta 11 nagusitu ziren. B finalean, Luken Larraiotz eta Oier Mediavillak 16 eta 10 irabazi zieten Oier Leunda eta Ander Plazaolari.

Haur mailan beste bi partida jokatu ziren. A finalean, Oier Ibarluzea eta Mikel Manriquek 16 eta 7 irabazi zieten Unax Babarro eta Julen Armaoleari. B finalean, Oier Urkiola eta Oier Plazaolak 16 eta 6 irabazi zieten Aitor Agreda eta Markel Arrizabalagari.

Kadete mailan partida bakarra jokatu zen. Julen Sasieta eta Ander Ibarluzeak 18 eta 11 irabazi zieten Beñat Leunda eta Joanes Izagirreri.

Partiden ondoren, urteroko moduan, antolatzaileek pintxo eta freskagarri bana eman zizkieten pilotari guztiei. Benetan polita zen kantxan aurkari izandakoak mahaian elkarrekin ikustea. Amaieran, garaikurrak banatu zituzten. Sari banaketa ekitaldian Aritz Lasa pilotari ohiak eta Xabier Erostarbe pilotariak parte hartu zuten.

Erostarbe Goierri kirol elkartearen pilota eskolako entrenatzailea ere bada, Beñat Ibañezekin batera. «Nik urte pare bat daramatzat eta Beñatek gehiago. 60 bat mutiko ditugu. Oso giro polita dugu eta haurrak gustura etortzen dira».

Erostarbek eta Ibañezek ere Gabon Kopa jokatu zuten bere garaian. «Gabon Kopak urte asko ditu. Guri ere ilusio handia egiten zigun Gabon Kopa jokatzeak. Mutikotan urteko egun handiena izaten zen. Izan ere, aurrebenjamin eta benjaminek txapelketa gutxi jokatzen dituzte».

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

6 + 2 =


Iruzkin berriak

Makenri: Zertarako diozu? 1.- Gipuzkoar jokalari gazteak punta-puntako mailetara iritsi daitezkeela erakusteko eta motibagarri izateko kirolari [...]

Felipe: Zertarako nahi degu hitzaldi batera Maiza, Oroz, Motos, Xubi, Otegi,... ekarri, inor ez badaki nortzuk diren. [...]

Makenri: Zorionak Goierri! Lan handia urtetan borondatez egindakoa. Hori bai, bi hitzaldi eta biak kastellanoz Itu, [...]

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]