Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Gabonetako erakusleiho lehiaketa aurkeztu dute

Gabonetako erakusleiho lehiaketa aurkeztu dute
azaroa 08
21:57 2019

Jon Luqui Urretxuko alkateak eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak bi herrietako 14. erakusleiho lehiaketa eta erakusleiho tailerra aurkeztu dituzte.

Erakusleihoak abenduaren 10erako prest egon behar dira eta 21:30ak arte argiztatuta egon beharko dira. Sariak abenduaren 19an banatuko dituzte, Antioko interpretazio zentroan. Lau sari egongo dira. Irabazleak 200 euroko erosketa balea eta Bertatik Bertara produktuen otarra jasoko ditu, bigarrenak 100 euro eta otarra eta hirugarrenak diploma eta otarra. Gainera, epaimahaiko kideek aipamen berezi bat egingo dute. Aipamen honekin ahalegin berezia egiten duen merkatari bat sarituko dute.

Epaimahaia bost lagunek osatuko dute: Gipuzkoako Merkataritza Bazkundeko lehendakariak, Urola Garaiko Merkataritza teknikariak, Urretxuko Udaleko arkitektoak, Zumarragako Udaleko Sustapen Ekonomiko teknikariak eta Argazkia elkarteko kide batek.

Epaimahaiko kideek irudimena, originalitatea eta mezuaren eraginkortasuna baloratuko dituzte. Erakusleihoaren edertasuna eta Gabonekin lotura ere baloratuko dituzte. Gainera, erakusleihoetan dendan salgai dauden produktuak nagusi izan behar dira.

Aurten ere bi udalek tailer bat antolatu dute merkatariei laguntzeko. Zortzi orduko iraupena izango du eta Marta Pinedak emango du: hilaren 19tik 22ra, 14:30etik 16:30era, Zumarragako kultur etxean. Ikastaroan merkatariei Gabonetako erakusleihoa egiten lagunduko diete.

Tailerrean parte hartu nahi dutenek merkataritza bulegoan (Urretxuko Labeaga kaleko 56an) izena eman behar dute: astelehenetik ostegunera 09:00etatik 16:30era eta ostiralean 09:00etatik 14:00etara. Erakusleiho lehiaketan parte hartzeko asmoa dutenek lehentasuna izango  dute.

Lehiaketa honen helburua merkatariak erakusleihoak atontzera animatzea eta herritarrak herrian kontsumitzera bultzatzea da. Iaz 33 merkatarik parte hartu zuten, 2017an baino lau gehiagok. Lehen saria Andere ile-apaindegiak irabazi zuen, bigarrena Julita mertzeriak eta hirugarrena Argikik.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

7 + 2 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]