Fededunetan fededunena
Jaungoikoaren laguna,
beti txistua ezpain artean
hori zenuen kuttuna.
Lan isilean buru-belarri
urte luzetan jarduna,
horren ez deusa ez zen izango,
Esteban, egin duzuna,
bestela nekez izango zuen
izan duen oihartzuna.
Inork laguntza behar bazuen
egongo zinen, zu, bertan,
nekatzen ez zen langile fina
elizan, kalejiretan…
Taldea batzen zuen kidea
ta maitatua benetan,
guztiz umezurtz utzi gaituzu
uztail euritsu honetan,
ta zurekiko gelditu gara
betiereko zorretan.
Gorka Azkarate