Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Gainzuriko baserritar txikiak

Gainzuriko baserritar txikiak
abendua 20
11:23 2017

Gainzuri ikastetxeko ikasleek urtero egutegi bat egiten dute gai baten inguruan. Aurten, herriko baserriei buruz egin dute eta egindako lana Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan ikusgai jarri dute.

Gainzuri ikastetxeak 21 urte daramatza egutegia egiten. Egitasmo horren helburua euskararen erabilera sendotzea eta euskal kulturarekiko sentsibilizazioa indartzea da. Aurreko urteetan artisauei, sendabelarrei, euskal dantzei, mitologiari, eskualdeko emakumeei… buruzko lanak egin dituzte.

Aurten, baserriaren gaia hautatu dute. «Egitasmo hau aurrera ateratzeko, batzorde bat dugu. Irailean hasten gara lanean. Gai batzuk proposatzen ditugu eta ondoren horietako bat aukeratzen dugu», azaldu du Nerea Urkiola zuzendariak.

Hitzaldia eta bisitak
Gaia hautatu ondoren, haurrak lanean hasi ziren. Pedro Berriotxoak baserriei buruzko hitzaldia eman zuen eta haurrak inguruko baserrietara joan ziren galderak egitea: bertako bizimoduari, ganaduari… buruzko galderak egin zizkieten baserritarrei.

Gela bakoitzak baserri bat aukeratu zuen. Zegokien baserriari buruzko informazioa bildu ondoren, informazioa gelan aztertu zuten. Gainera, etxean gaiari buruz hitz egin zuten familiak inplikatzeko. Horretaz gain, gaiari buruzko olerkiak, bertsoak eta leloak egin zituzten. Baita zegokien baserriaren maketa ere.

Maketa horiek Juan de Lizarazu aretoan ikusgai jarri dituzte. Baserria, euskararen euskarria erakusketa bihar arte egongo da zabalik. Aretoa 17:00etatik 20:00etara irekiko dute, gaur eta bihar.

Egitasmo horretan 28 gelak parte hartu dute: Haur Hezkuntzako bederatzik eta Lehen Hezkuntzako 19k. Batzordeak hamabi lan onenak aukeratu ditu egutegirako. Ikastetxeko ikasle guztiek egutegi bana jaso dute eta salgai ere jarri dituzte, 5 euroan. Orri bakoitzean baserri baten argazkia, olerkia edo bertsoa eta leloa ageri dira.

Urkiolak haurrek lan bikaina egin dutela dio. «Gelako haur batek baserria badu, gela horretako haurrak baserri horretara joan dira. Hala, haur horrek bere ikaskideei bere baserria erakusteko aukera eduki du. Gainontzeko haurrek mundu berri bat ezagutu dute».

Baserritarrek oso gustura hartu dituzte haurrak. «Baserritarren jarrera oso ona izan da. Denei garaiko produktuak eman dizkiete», amaitu du Urkiolak.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

4 + 7 =


Kilometroak

Kilometroak

Iruzkin berriak

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]

Zubozki: Guri lana kentzera etortzen dira, nahiz eta lanik egin nahi ez izan, beste kultura bat [...]

Unai Badiola Urrate: Baina nola ez Jon,barkatuak bitez Espainian horrelako erabakiak hartzen dituztenak!! baina aurreko legegintzaldikoak?ez mesedez ez, [...]