Gaur jakingo dute Arcelor Mittaleko langileek enpresaren proposamena zein den
Arcelor Mittaleko zuzendaritzak gaur eguerdian azalduko die langileei bere proposamena. Bilera Lan Harremanen Kontseiluaren Donostiako egoitzan egingo dute. Enpresak Zumarragako enpresa ixteko asmoa azaldu zuen eta gaur jakinaraziko du langileak nora bidali nahi dituen eta lan balditzen aldaketa nolakoa izango den. Langileak ez daude inora joateko prest eta zuzendaritzari lantegia zabalik mantentzeko eskatuko diote.
Aste honetarako ere hainbat mobilizazio iragarri dituzte. Ostiralean Bilbora joango dira, Iberdrolaren akziodunen batzarrean protesta egitera, Sestaoko lankideekin batera. Euskal Herriko Itzulian ere beraien arazoaren berri emateko asmoa dute. Bestalde, hilaren 12an 24 orduko beste geldialdi bat egingo dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide