Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Gaurtik aurrera, ordu betez bakarrik aparkatu ahal izango da erdigunean

Gaurtik aurrera, ordu betez bakarrik aparkatu ahal izango da erdigunean
urria 10
10:42 2018

Gaurtik aurrera, Zumarragako erdiguneko kaleetan aparkatzea ordu betera mugatuko dute. Hiru hiri agente kalean gora eta behera ibiliko dira gidariei informatzeko eta norbaitek neurria errespetatzen ez badu, udaltzaingoari horren berri emango diote. Ordu beteko muga behin eta berriro hausten dutenei bakarrik jarriko diete isuna. Erabaki honen helburua merkatariei laguntzea da.

Euskadi plazan eta Soraluze, Legazpi, Piedad, Bidezar, Elizkale (eliza ondoko aparkalekuak) eta Iparragirre (plazatxo ondoko aparkalekuak) kaleetan mugatuko da aparkatzea.

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera arte, 08:30etik 13:30era eta 15:30etik 20:30era, gehienez ordu betez aparkatu ahal izango da aipatutako kale horietan. Ordu bete igaro ondoren, autoa beste kale batera mugitu beharko da. Arratsaldean kale berean aparkatu ahal izango da.

Larunbat goizean ere gehienez ordu betez aparkatu ahal izango da: Legazpi eta Piedad kaleetan, 09:00etatik 14:00etara.

Neurri hau Mikel Serrano alkateak eta Ramon Iturriotz udaltzainburuak aurkeztu dute. Aspalditik zuten zona urdina ezartzeko asmoa. 1993an Zumarragako Udalak trafikoari buruzko azterketa baten emaitza onartu zuen eta bertan beharrezkotzat jotzen zen zona urdina ezartzea. Duela gutxi merkataritza biziberritzeko plan berezia onartu dute eta bertan ere zona urdina beharrezkotzat jotzen da. Hori dela eta, herriko merkatariekin hitz egin ondoren, ezartzea erabaki dute.

Hiri agenteek, herritarrak informatu eta sentsibilizatzeaz gain, beraien iritzia jasoko dute eta aparkatzako ohiturei buruzko datuak hartuko dituzte. Informazio horrekin guztiarekin, udalak trafiko ordenantza aldatuko du.

Doaneko zona urdineko kaleetan 1.025 etxebizitza, 1.183 auto, 169 aparkaleku eta 531 garaje daude.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

Iruzkin 1

  1. jon
    jon urria 10, 13:49

    Zer daude maila ezberdineko herritarrak ala?
    Neurri honekin bertako bizilagunak kaltetuta ateratzen dira. Neurri hau planteatuz gero zergaitik ez da bizilagunentzako txartela jartzen? Eitzan edo Leturiarren etxe inguruan neurri hau hartuko al luke udal gobernuak?

    Iruzkin honi erantzun

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

7 + 8 =


Kilometroak

Kilometroak

Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Kilometroak 2018an ateratzen dira kontuok: LABORAL KUTXA: ES77 3035 0027 76 0270053696 KUTXABANK: ES53 2095 5001 [...]

josu mendia: zuen kontua ezagutu nahi dut nire laguntza txikia sartzeko, baina ez dut aurkitu . Zaharra [...]

jon: Zer daude maila ezberdineko herritarrak ala? Neurri honekin bertako bizilagunak kaltetuta ateratzen dira. Neurri hau [...]

Aitor: Garbitzaile danak emakumezkoak eta batzordeko danak gizonezkoak. Ba hoixe. [...]