Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Geltokietako plaza arrosa kolorez jantzi da bularreko minbiziaren aurka

Geltokietako plaza arrosa kolorez jantzi da bularreko minbiziaren aurka
urria 16
10:07 2019

Geltokietako plazako merkatari eta ostalariek beraien negozioak arrosa kolorez apaindu dituzte, larunbatean Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta. Gaitz hau dutenei elkartasuna adierazteaz gain, hainbat ekimen antolatu dituzte ikerketarako dirua biltzeko.

Igande honetan, 12:00etatik 15:00etara, sardina-jana egongo da geltokietako plazan. Gainera, Patxi Luke antzuolarrak zuzenean joko du. Sardina salmentatik lortutako dirua Katxalin elkarteari emango diote.

Horretaz gain, Katxalin elkartearen Gabonetako loteria salduko dute. Loteriak 3 euro balio du eta 0,5 euro ikerketarako dira. Dagoeneko Txindoki eta Muga tabernetan, Urki liburu-dendan eta Andere ile-apaindegian eskura daiteke.

Igandean. hilaren 27an. Donostian egingo duten martxarako kamisetak ere jarriko dituzte salgai. Kamisetek 8 euro balio dute. 16 euroren truke, kamiseta eta Donostiara joango den autobuseko txartela eskura daiteke. Katxalineko emakumeek minbizia duten haurrentzat egiten dituzten panpinak erosteko aukera ere egongo da.

Merkatarien iritzia

Ekimen solidario honen bultzatzaileetako bat Andere ile-apaindegiko Mila Urkiola da. Emakume horrek Katxalin elkartearekin kolaboratzen du. «Inguru honetako merkatari eta ostalariok zerbait antolatu nahi genuen. Gehienetan deskontuak eskaintzen ditugu bezeroak erakartzeko eta aditu batek beste zerbait egitea aholkatu zigun», aipatu du.

Plazako dendari eta ostalari guztiek bilera bat egin zuten eta Katxalin elkartzeari laguntzea erabaki zuten. «Gabonak heldu aurretik izatea nahi genuen eta hilaren 19an Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna denez eta Katxalin elkartearekin kolaboratzen dudanez, elkarte honi laguntzea erabaki genuen. Oraingoan, oparitu beharrean, eskatu egingo dugu: herritarrei Katxalinekoei laguntzea eskatuko diegu», azaldu du Urkiolak.

Emakume horien adorea eta eskuzabaltasuna txalotzekoak direla dio. «Katxalineko kideak oso solidarioak dira: gaitzari aurre egiteaz gain, minbizia duten haurrei laguntzen diete, ikerketa bultzatzen dute… Borrokalari hutsak dira».

Geltokietako plazako merkatari eta ostalarien ekimenak Katxalineko emakumeak poztu ditu. «Argazkiak bidali nizkien eta asko gustatu zaie antolatu duguna. Oso ekimen polita da. Merkatari eta ostalariok oso inplikatuta gaude eta oso giro ona dugu. Besteei laguntzea oso polita da. Herritarrek ere laguntzeko aukera dute. Ea igandeko festara jende asko etortzen den», amaitu du.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

5 + 7 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]