Futurista izateaz gain, nobelairagarlea dela ukaezina da. Izan ere, bada antzekotasunik Winston Smith protagonista eta Julia elkartuko dituen gizartearen eta egungoaren artean. Ez horren famatu egin den Big brother realityarengatik, kontakizuna gertatzen den gizartea kontrolean, manipulazioan eta lagun-hurkoarenganako beldurrean oinarrituadagoelako baizik. Hizkuntza bakarreko, pentsaera bakarreko etaalderdi bakarreko mundua da autoreak aurreikusitakoa; hiru ardatz nagusik uztartzen dutena: gerra da bakea, askatasuna da esklabutza eta ezjakintasuna da indarra. Baldin eta irtenbiderik badu gizarte horrek, Orwellen hitzetan proletarioen artean (gizaki ez direnen artean) izango du. Atera kontuak, beraz.
Xabi Lasa