Geriatrikoko langileen protesta
Gipuzkoako geriatrikoetako ELA sindikatuko langileak greba egiten ari dira hitzarmen berria sinatzearen alde. Iazko irailean hasi zituzten mobilizazioak eta oraingo grebak 30 eguneko luzapena izango du. Adegi eta Matia patronalekin prekarietatearekin amaitu eta zerbitzua hobetuko duen akordioa lortu dutela eta aldundiak akordio hau aurrera ateratzeko jarri beharreko dirua ez duela jarri nahi salatu dute. Zumarragako Argixao geriatrikoko langileek protesta egin dute gaur Areizaga-Kalebarren plazan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide