Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Geroako bazkideek ez dietela dirua ateratzen uzten salatu dute

Urretxu eta Zumarraga
2020/02/11
Otamotz
Patronalak eta sindikatuek adostutako pentsio plan bat da Geroa. Gipuzkoako 110.000 langile inguruk dute pentsio plan hau. Talde batek urteetan zehar aurreztutako dirua ez dietela ateratzen uzten salatu du. Kaltetuen artean goierritarrak ere badaude. Horietako bi Jose Manuel Garcia urretxuarra eta Zumarragan bizi den Iñaki Ruiz de Egilaz legazpiarra dira. Jose Mari Lazkano zarauztarrarekin batera, arazoaren berri eman diote GOIERRIKO HITZAri. Lazkanok 67 urte ditu eta Elgoibarko enpresa batean lan egin zuen. Garciak 65 urte ditu, Sidenorren lan egin du, lau urte daramatza aurrejubilatuta eta martxoan hartuko du erretiroa. Ruiz de Egilazek 59 urte ditu eta duela urtebete ezgaitasuna eman zioten. Geroa 1996an sortu zen, metalaren hitzarmenaren barruan. Hitzarmen hura Adegik eta ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek sinatu zuten. «Hitzarmen haren arabera, ordutik langileok gure soldataren portzentaia bat Geroari eman diogu. Enpresek ere kopuru bat ematen diote. Helburua pentsioak osatzea zen. Izan ere, ordurako pentsioak geroz eta txikiagoak izango zirela esaten zen. Behartuta eta informazio gutxirekin onartu behar izan genuen», azaldu du Lazkanok. Hasieran soldataren %1,5 ematen zioten Geroari eta egun %2,6 inguru. Diskriminazioa Lazkanok Geroan zuen dirua beste plan batera pasatzea erabaki zuen eta ezetz esan zioten. «Geroan 42.000 euro baino gehiago ditudanez (orain muga 45.120 euroan dago), halakorik ezin dudala egin esan zidaten. Horretaz gain, ezin nuela dirua atera esan zidaten. Ez nuen horren berri. 24 urtetan urtero 180 euro pasatxo jasotzea proposatu zidaten. Adarra jotzen ari zitzaizkidala iruditu zitzaidan. Adegikoekin, sindikatuekin… hitz egin nuen eta denek berbera esan zidaten. Zergatik ez diozu dirua Gizarte Segurantzari eskatzen?, esan zidan Adegikoak. Geroako kudeatzaileak, berriz, likidezia arazorik ez dutela esan zidan. Argumenturik ez zutela ikusita, beste batzuekin batera kaltetuen plataforma sortzea erabaki nuen». Geroako gainontzeko bazkideei arazoaren berri eman zieten eta komunikabideekin harremanetan jarri ziren. Diskriminazioa salatu dute. «Nola daiteke 45.120 eurotik beherakoek dirua atera ahal izatea eta 45.120tik gorakoek ez? Hori diskriminazioa da. Geroan diru gehiago badut, lanean urte gehiago egin ditudalako edo soldata hobea izan dudalako da», aipatu du. Ez diete «diskriminazio» horren arrazoien berri eman. «Pentsioa osatzera behartu gaituzte eta gainera ez digute dirua ateratzen uzten. Zergatik ezin dut dirua atera? Zergatik kobratu behar dut 24 urtetan?», gehitu du Lazkanok. Geroa oso errentagarria dela entzuteak amorrua ematen die. «Geroa errentagarria izateak eta enpresei laguntza emateak asko pozten gaitu, baina dirua gurea da. Urte hauetan guztietan gure diruarekin nahi dutena egin dute eta orain ezin dugu atera. Gainontzeko bazkideen betebehar berberak ditugu, baina eskubide gutxiago ditugu. 41.900 euro dituenak nahi duena egin dezake eta guk ez. Arduradun batek diru hori ez dela auto bat erosteko esan zuen. Diru hori gurea da eta nahi dugunerako erabiltzeko eskubidea dugu!», aldarrikatu du. Susmo ezberdinak dituzte. «Beharbada dirua nonbaiten inbertitu dute eta ezin dute mugitu. Esan diezagutela!». Plataforman 1.100 lagun baino gehiago daude jada. «Emazteak eta nik ezin dugu dirua atera. Dirua seme-alabek atera ahal izango dute hiltzen garenean. Ezkongabe bat hil denean, Geroak ez dio inori abisatu. Non dago diru hori?», gehitu du. Baikor Lazkano baikor ageri da. «Borondate kontua da, baina gai delikatua da. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak Bizkaian eta Araban ere Geroa moduko bat sortu nahi du. Gainera, Geroak sekulako ondarea du: 2.100 milioi euro baino gehiago. Baina jende gehienak dirua atera nahi du eta dirua berea da». Kaltetuek bilera bat egin zuten asteburuan Tolosan eta dagoeneko komunikabide ezberdinetan azaldu dira. «Nire aitak gauzak hasi eta bukatu egin behar direla esaten zuen eta horixe nahi dugu. Ez dugu kontu hau luzatzea nahi. Ez dugu epaitegietara jo nahi. Asko dagoeneko adinean aurrera goaz eta ez dugu gaia luzatu nahi. Sindikatuei ere ez zaie komeni, oso propaganda txarra baita», azaldu du Lazkanok.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT