Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Goierri garaiko enpresek Euskaraldiarekin bat egin dute

Goierri garaiko enpresek Euskaraldiarekin bat egin dute
urria 26
09:14 2018

Goierri garaiko enpresek eta Urola Garaiko Lanbide Eskolako komunitateak Euskaraldiarekin bat egin dute. Atzo agerraldia egin zuten UGLEn. Koldobike Olabide UGLE fundazioko lehendakariak, Xabier Arratibel fundazioko zuzendariak eta hamabi enpresatako ordezkarik parte hartu zuten: GKN Legazpi, Talleres Mendizabal, Zumardi, Rozalma, Goidesign, Illargui-Endaia Okindegia, Apaolaza Autobusak, Adaki diseinua eta publizitatea, Zuri Zuri, Talleres Loidi, Goierribus eta Egumendi.

Arratibelek testu bat irakurri zuen, denen izenean. «Badator Euskaraldia, badator milaka euskaldun martxan jarriko dituen ariketa sozial erraldoi eta itxaropentsua. Hilabete besterik ez zaigu falta eta beste askok bezala, guk ere, Urola Garaiko enpresok, lantegiok eta lanbide eskolako irakasle eta ikasleok bat egin nahi dugu Euskaraldia ekimenarekin.

Euskaraldia prestatzen ari direnak gogoratu zituzten. «Gure eskualdeko herrietan hilabeteak dira ehunka herritar lanean ari direla Euskaraldia prestatzen. Izatez, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean izango da, baina aspalditik ari da jendea motorrak berotzen, dena ondo irteteko. Guk ere bat egin nahi dugu ahalegin horrekin, guk ere bultzatu eta babestu egin nai dugu Euskaraldia gure enpresa, tailer eta eskolan».

Konpromisoa

Enpresak_eta_lanbide_eskolEuskaraldiaren berri emango diete baraien langile, bezero eta hornitzaile, irakasle eta ikasleei. «Horrekin batera, guztiak gonbidatu nahi zaituztegu ekimenarekin bat egitera, bakoitzak ahal duen neurrian. Gure kasuan, hemen bildutakook lantokietan Euskaraldia bultzatuko dugu eta erraztasunak emango ditugu aurrera egin dezan, gure lantokietan euskararen erabilera areagotzeko. Eta dei egiten diegu guztiei nahi izanez gero belarriprest edo ahobizi jarrera hartzera. Bakoitzak bere errealitate berezi eta bakarretik, baina guztiok batera aurrera».

Beraien ustez, Euskaraldia aukera ona izango da euskararen erabileran aurrerapausoa emateko. Euskara gehiago erabiltzeko gure herrietan, kaleetan, kiroldegietan, lagunartean, familietan, eskoletan… «Aukera ona izango da hizkuntza ohitura batzuk aldatzeko, zailtasun batzuk gainditzeko… Aukera ona izango da euskararen inguruan batzeko. Honekin guztiarekin, adierazi nahi dugu bai enpresa munduan, bai lanbide heziketan ere euskararen alde egiten jarraituko dugula».

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

7 + 9 =


Kilometroak

Kilometroak

Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Kilometroak 2018an ateratzen dira kontuok: LABORAL KUTXA: ES77 3035 0027 76 0270053696 KUTXABANK: ES53 2095 5001 [...]

josu mendia: zuen kontua ezagutu nahi dut nire laguntza txikia sartzeko, baina ez dut aurkitu . Zaharra [...]

jon: Zer daude maila ezberdineko herritarrak ala? Neurri honekin bertako bizilagunak kaltetuta ateratzen dira. Neurri hau [...]

Aitor: Garbitzaile danak emakumezkoak eta batzordeko danak gizonezkoak. Ba hoixe. [...]