Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Goierri kirol elkarteak 2017ko txirrindulari probak aurkeztu ditu

Goierri kirol elkarteak 2017ko txirrindulari probak aurkeztu ditu
martxoa 09
20:41 2017

Goierri kirol elkarteak 2017ko txirrindulari probak aurkeztu ditu Urretxuko udaletxean. Ekitaldian Eduardo Soto Gipuzkoako federazioko lehendakariak, Javier Garcia de Andoin elkarteko lehendakariak, Angel Etxezarreta zikloturismo saileko buruak, Mikel Beitia mendiko bizikleta saileko buruak, Aitor Salaberria txirrindularitza saileko buruak eta lehiaketetako arduradunak, Igor Zubillaga Urretxuko zinegotziak eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak parte hartu dute. Aurkezle lanak Aitor Chicok egin ditu.

Lehen lasterketa larunbat honetan izango da: afizionatu mailako Goierriko Itzulia. Lehendakari txapelketarako puntuagarria da. Txirrindulariak 15:30ean aterako dira Labeaga kaletik eta 113,5 kilometroko ibilbidea osatuko dute. 18:20ak aldera helduko dira helmugara.

Martxoaren 26an Euskadiko mendiko bizikleta opena egingo dut. Proba hau berria da. Apirilaren 30ean kadete mailako Mendijurren Omenezkoa izango da, maiatzaren 14an gazte mailako Urretxu Saria, maiatzaren 13an Urola Garaia BTT Maratoia, maiatzaren 28an master mailako Zumarragako Hiria, ekainaren 17an txirrindularitza eskolen San Joan proba, irailaren 24an mendiko bizikleta trabesia eta irailaren 10ean Goierriko Klasika zikloturista irteera. ZZ Urolako Trena Bizikletaz familientzako irteera ere antolatuko dute. Aurten, seguru aski, ez da urriaren 12an izango. Udazkeneko asteburu batean egingo dute.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

6 + 2 =


Sare sozialak

Jarraitu Otamotz.com Facebook eta Twitter bidez:
   Twitter

Iruzkin berriak

Anastasio: Agian Urola ibaiak ez su uholde geihago eragin, baina harrezgeroztik Urretxu eta Zumarragan uholderik ez [...]

Jonmikel: Artikuluan aipatzen den Zestoako monumentua, hain zuzen, 1953an Zestoan hil ziren lagunen omenezkoa da. Gurasoekin [...]

tiduj: txitxarra eta inurriaren erantsunak [...]

Urola triatloi kluba: Duatloi txikiko informazio gehigarria gure web orrian aurki dezakezue: https://www.urolatriatloia.com/eu/2017/04/04/urretxu-zumarragako-4-duatloi-txikia/ [...]