Goierri kirol elkartean lapurtzen saiatu dira

Bart Goierri kirol elkartearen egoitzan sartzen saiatu dira, baina ez dute lortu. Santa Isabel bezperan beste saiakera bat egin zuten. Javier Garcia de Andoin lehendakaria “nekatuta” azaldu da eta sarraila berezia dutela gogoratu die lapurrei: manipulatzen dutenean blokeatu egiten da.
Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?
Idatzi iruzkin bat