Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Goierriko saskibaloi familiaren 50 urteko historia, liburu batean bildua

Urretxu,Zumarraga
2019/11/16
Otamotz
De Miguel, Garralda, Luqui, Esnal, Maiza, Garcia de Andoin eta Agirre, gaur, Zelai Ariztin, liburuaren aurkezpenean. Arg.: I. Gurrutxaga

De Miguel, Garralda, Luqui, Esnal, Maiza, Garcia de Andoin eta Agirre, gaur, Zelai Ariztin, liburuaren aurkezpenean. Arg.: I. Gurrutxaga

Goierri Kirol Elkarteako saskibaloi sailaren 50 urteko historia biltzen duen liburua aurkeztu dute gaur eguerdian Zumarragako Zelai Arizti aretoan: Goierri 50 urte saskibaloian (1969-2019). Kerman Garralda Zubimendia Goierriko Hitza egunkariko kazetariak ondu du liburua, klubeko hainbat kideren laguntzarekin. Egilearekin batera, Javier Garcia de Andoin Goierri KE-ko presidentea, Jon Pol Agirre saskibaloi saileko arduraduna, Jose Luis Esnal saskibaloi sailaren sortzailea, Paco de Miguel 50. urteurreneko ekitaldien koordinatzailea, eta Zumarragako eta Urretxuko udal agintariak izan dira, Rosa Maiza alkateordea eta Jon Luqui alkatea, hurrenez hurren. Kerman Garraldak eskerrak eman dizkie Goierri saskibaloikoei liburua idazteko aukera emateagatik. Nabarmendu du sei ataletan banatu dutela liburua: “Hamarkada bakoitzari atal bana eman diogu, eta seigarrena emakumezkoen saskibaloiari”. Kazetariak adierazi du liburua “jokalarien oroitzapenen bilduma bat” dela, eta eskerrak eman nahi izan dizkie haien testigantza ematera animatu dira guztiei. “Liburua idaztea talde lana izan da, eta saskibaloia bera ere talde lana da”. Era berean, gazteak animatu ditu saskibaloian jokatzera eta klubean ardura postuak hartzera, “saskibaloiari jarraipena emateko” Gaur egun, 242 jokalari Garcia de Andoinen esanetan, gaur egun Goierri saskibaloiak 20 talde ditu, 10 neskenak eta beste 10 mutilenak. “Guztira 242 jokalari daude, 114 neska eta 128 mutil”. Sorrera garaiko kontuak aipatu dituena Jose Luis Esnal izan da: “Orain dela 50 urte dena zen ezberdin, egoera politikotik hasita. Zailak izan ziren hasierako urte haiek. Inork ez zuen saskibaloian jokatzen, eta “maritxuen kirola” zela behin baino gehiagotan entzun behar izan genuen. Goierri ere “y grekoarekin” jarri beharra zegoen, eta jokatzera ez ginen Urretxura joaten, Villarreal de Urrechuara baizik”, bota du, ingurukoen irribarreak sorraraziz. Liburuan Urretxuko eta Zumarragako gaur egun alkateak azaltzen direla esan du, baina Ramon Maiztegi Urretxuko alkate izandakoari aipamen berezia egin dio: “Frontoian jokatzen hastea asko kosta zitzaigun, pilota zen nagusi orduan, eta hura izan zen garaiko jauntxoei aurre egin ziena”. Goierri saskibaloia “familia baten modukoa” izan zela nabarmendu du, eta jende askoren lanari esker iritsi dela kluba iritsi de lekura. Falta diren guztiak gogoan izan ditu, eta daudenei animoak eman dizkie aurrera jarraitzeko. Pasarte eta bitxikeria gehiago kontatzeko tartea ere hartu du Esnalek aurkezpenean. Goierriren historian 700 lagun Urteurreneko ekitaldien koordinatzaile Paco de Miguelek kontatu du 2018ko uztailean hasi zirela lehen bilera egiten, eta orduan bururatu zitzaiela liburu bat egitea. Garraldari eskerrak emateaz gain, De Miguelek nabarmendu du Anton Rodriguezengatik ez balitz liburua ez zela kalean egongo. “Goierriren saskibaloiaren historia ibilitako 700 lagunak liburuan azaltzea gustatuko litzaiguke, baina ez dira denak azaltzen. Denok familia handi bat gara”. Klubaren mugarri izan diren garaiei errepaso egin ondoren, datorren larunbatean egingo dute 50. urteurreneko bazkarirako izena emateko deia egin du. “Oraingoz izena eman duen gazteenak 35 urte dauzka, eta gazteagoek ere parte hartzea nahiko genuke”. Liburua argitaratzeko laguntza eman dieten erakunde eta enpresei ere eskerrak eman dizkie De Miguelek. Bi udalerrien onurarako Rosa Maiza Zumarragako alkateordeak Goierri saskibaloiak izan duen bilakaera goraipatu du, eta hori guztia jende askoren ahaleginarengatik gertatu dela nabarmendu du. Zumarragako Udalak kluba babesten eta gauzak errazten jarraituko duela nabarmendu du. Jon Luqui Urretxuko alkateak adierazi du Goierri saskibaloiaren familiak bi udalerriak “hobeak” izatea ahalbidetzen duela, eta bi herrien alde egiten duen lana “ikaragarria” dela, “kirolaren bidez gazteei hainbat balio transmitituz”.    

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
6

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT