Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Goierriren saskibaloi sailak luxuzko ekitaldiak antolatu ditu 50. urteurrena ospatzeko

Goierriren saskibaloi sailak luxuzko ekitaldiak antolatu ditu 50. urteurrena ospatzeko
otsaila 07
21:10 2019

Goierri kirol elkartearen saskibaloi sailak 50. urteurrena ospatuko du aurten. Primerako ekitaldi sorta antolatu dute. Egitaraua gaur arratsaldean aurkeztu dute.

Hasteko, Aldiri kiroldegian lehen bi denboraldietako jokalariak elkartu dira. Taldearen lehen urte haietaz hitz egiteaz gain, argazkiak atera dituzte.

Ondoren, udaletxean, urteurreneko egitaraua aurkeztu dute. Ekitaldian, German Monge Euskadiko federazioko lehendakariak, Leire Aranburu Gipuzkoako federazioko lehendakariordeak, Jon Luqui Urretxuko alkateak eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak parte hartu dute. 50 urte hauetako jokalari, entrenatzaile, delegatu eta presidenteak ere egon dira.

Horra hor urteurreneko ekitaldiak:

  • Martxoak 15: Argazki erakusketa irekiko dute.
  • Apirilak 5: Juanma Lopez Iturriaga eta Juan Antonio San Epifanio saskibaloi jokalari  ohiekin solasaldia.
  • Apirilak 6: Goierri-Ordizia derbia.
  • Maiatzak 1: Urte luzetan Real Madrileko bigarren entrenatzailea izan den Angel Jareñoren ikastaroa.
  • Maiatzak 11: Goierrik lagunarteko partida jokatuko du goi mailako talde baten aurka.
  • Maiatzean (eguna zehaztu gabe dago): Amaia Valdemoro saskibaloi jokalari ohiaren hitzaldia.
  • Ekainak 14 eta 15: 3×3 saskibaloi txapelketa.
  • Ekainaren 17tik 21era: jokalari beteranoen txapelketa, Aldiri kiroldegia ireki zen arte Gernikako Arbola plazan antolatzen zirenak gogoratzeko.
  • Irailak 14: FIBA2K19 txapelketa, Euskal Encounter-en eskutik.
  • Urriak 12: taldearen historia jasotzen duen liburuaren aurkezpena eta bazkaria.
  • Abenduak 6-8: erkidegoetako kadete eta haur mailako selekzioen txapelketa.

IMG_6482 IMG_6486 IMG_6512 IMG_6516 IMG_6530 IMG_6534 IMG_6535 IMG_6541

 

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

5 Iruzkinak

  1. Makenri
    Makenri otsaila 08, 18:55

    Zorionak Goierri! Lan handia urtetan borondatez egindakoa. Hori bai, bi hitzaldi eta biak kastellanoz Itu, Epi eta Valdemoro Maizpideko barnetegira apuntatu ezean. Ikastaroa ere, Jareñok espainolez, pentsatzen dut. Egun badaude saskibaloi jokalari euskaldun profesionalak (Maiza, Oroz, Motos, Xubi, Otegi, neskak ere nik ez ezagutu arren badira bat baino gehiago 1.mailan jokatzen dutenak), saskibakoi kazetari eta analista euskaldun trebatuak (Urbis, De la Fuente, Ainara Arratibel, Danel Agirre, Joseba Sanchez, Arritxu Iribar, Imanol Magro…), Goierrin jokatu eta ondoren beste kirol batzuetan punta-puntan dabiltzanak (Igone Campos, adibidez), … Aukerak badaude, ukaezina da, baina borondate pixka bat ere behar da. Goierrik ere euskarazko eskaintza bermatu behar duela iruditzen zait, herriko elkarte erreferenteetako bat izanda eta hainbeste gazte (euskaldunekin) tartean. Hartu ezazue kritika eraikitzaile bezala, oraindik garaiz gaude eta.

    Iruzkin honi erantzun
    • Felipe
      Felipe otsaila 26, 12:55

      Zertarako nahi degu hitzaldi batera
      Maiza, Oroz, Motos, Xubi, Otegi,… ekarri, inor ez badaki nortzuk diren.

      Iruzkin honi erantzun
      • Makenri
        Makenri martxoa 10, 20:45

        Zertarako diozu?
        1.- Gipuzkoar jokalari gazteak punta-puntako mailetara iritsi daitezkeela erakusteko eta motibagarri izateko kirolari gazteentzat.
        2.- Saskibaloi jolakari profesional euskaldunak badirela erakusteko. Ez direla ezagunak diozu Felipe, ba egin dezagun ahalegin bat ezagutarazteko. Ez bada Goierri, esaidazu, nork ekarriko ditu?
        3.- Ekartzen dituzun hizlari denak espainiarrak badira eta espainolez hitz egiten badute, esaidazu zeuk, zein marko politiko/linguistiko ari zara onartzen? Marko nazional espainiarra. Ez diot borondate jakin bat dagoenik honetarako, baina inplizituki onartzen ari zara.

        Baina klaro, hizlariak onartzeko edo baztertzeko irizpidea jendea erakarri edo ez bada, edo pentsatzen badugu espainiar markoa natural eta normala dela beste ezer hausnartu gabe, edota uste badugu kirolari erreferentzial euskaldunak inoren babesik gabe ezagun bilakatuko direla, ba bai, Felipe, akabo eta goazen denok Itu eta Epi entzutera.

        Iruzkin honi erantzun
        • Michael Jordan
          Michael Jordan apirila 01, 15:20

          Kaixo, Makenri:
          Igone Campos espainiako txapeldunordea izan da. Maiza, Oroz eta besteek espainiako ligan jokatzen dute. Horrek esan nahi du inplizituki marko politiko espainiarra onartzen dutela? Zer ikusirik du Goierrik ekitaldi batzuk gaztelaniaz antolatzea marko politikoa zehatz bat onartzearekin? Bestalde, Goierrik egunero bermatzen du euskara entrenamenduetan, bidaietan eta partiduetan gure seme-alabekin lan bikaina eginez gain, borondate hutsez. Beraz, aukera izan badute jokalari errefentzial batzuk ekartzeko naiz eta euskaldunak ez izan, zergatik nahastu gauzak?

          Iruzkin honi erantzun
          • Makenri
            Makenri apirila 02, 18:19

            Kaixo Michael,

            Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren arren. Halako lana ezin da aipatu gabe utzi. Neuk ere lagunak ditut bertan eta lan paregabea egiten dute.

            Banan-banan.

            1.- Nola esan nahiko du ba aipatu dituzun jokalariek marko hori onartzen dutela? Ba al dute beste aukerarik? Espainiar edo frantziar selezkioan jokatzeagatik inoiz ez diot errurik botako inorri, nazioartean ofizialki jokatzeko beste erremediorik ez baitute gaur-gaurkoz. Kirolariek esp/fr. selekzioekin jokatzera derrigortuta daude, baita isunez ordaindu ere, ukatutakoan. Kalibre honetako argudioekin ez goaz urrutira.
            2.- Markoarena azaldu dut lehenagoko mezuan. 3/3 hitzaldi aipaturiko ezaugarridunak dira eta euskarazkoak 0. Nik ez dut behin ere esan hitzaldi horiek egin behar ez liratekeenik Michael, ez dakit non irakurri duzun hori. Ez badago argi berriz ere diot: euskarazko eskaintza ERE bermatu beharko luketela ari naiz esaten.

            3.- Goierrik euskara bermatzen duela egunerokoan eta borondate hutsez aritzen direla bertako langileak, bai, erabat ados zurekin. Zorionak denei, benetan. Baina ez zara ari esaten nik esan ez dudanik. Nire lehen hitzak bertako kideak zoriontzeko izan dira. Goierriren lana ez dudala baloratzen esan nahiean bazabiltza, oso oker zaude.

            4.- “Zergatik nahastu gauzak?”. Helburua ez da bazterrak nahastea, proposamenekin gauzei bi buelta eman eta zerbait hobetzea baizik. Ezintasun handia nabari dut kritika eraikitzaileak onartzeko.

Idatzi iruzkin bat

Egin klik hemen erantzuna bertan behera uzteko.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

2 + 2 =


Iruzkin berriak

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]

Urretxu: Interesgarria bai, baina kultura eta hizkuntza aniztasun hori non biltzen da? Aniztasuna biltzen duena gaztelania [...]

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]