Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Golden dantzalekuaren 50. urteurrena

Golden dantzalekuaren 50. urteurrena
abendua 18
11:26 2019

Aurten Golden dantzalekuaren irekieraren 50. urteurrena bete da. Herritar askok Goldenekin lotutako oroitzapenak dituzte eta larunbatean dantzalekuaren urteurrena ospatu zuten Zumarragako Muga tabernan. Izan ere, tabernako nagusia ere, Amancio Santos zumarragarra, Goldeneko bezeroa izan zen.

Larunbateko festan jende askok parte hartu zuen. Gehienak 40 urtetik gorakoak. 1970eko, 1980ko eta 1990eko musikarekin dantza egin zuten.

Golden Jose Migel Ormazabal eta Gregoria Otaegik ireki zuten. Berain seme-alabek eta horien bikoteek ere dantzalekuan lan egin zuten. Ormazbal eta Otaegi zegamarrak ziren eta dantzalekua ireki aurretik Isabel tabernako nagusiak izan ziren.

Dantzalekuak arrakasta handia izan zuen hasiera-hasieratik. Izan ere, jendea ez zegoen horren lokal handietara ohituta eta, gainera, punta-puntako musikariak ekarri zituzten. Goierriko makina bat bikote Goldenen ezagutu ziren. 1997an negozioa Antton Galdos oñatiarrari pasa zioten. Ordurako dantzalekuak gainbeheran zeuden. Golden 2013an itxi zen.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

2 + 4 =


Iruzkin berriak

Luis Bengoetxea: Gora Luis!!!!!!!!! [...]

Pako: Lotsagarria greba eguna aprobetsatuz, propaganda politikoa egitea..U30 greba orokorra [...]

lizarriturri: Benetan, nik ya ez dakit zeintzuk dian Goierriko Hitzan kriteriok. Atzo hamaika ibilgailuk elkar jo [...]

Igor: Ama aipatzen hasita, bigarren abizena agertzea ez legoke gaizki. [...]