Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Goñiren oroimenezko txapelketa gaurtik aurrera jokoan Zumarragan

Goñiren oroimenezko txapelketa gaurtik aurrera  jokoan Zumarragan
martxoa 06
09:34 2019

Xabier Goñiren oroimenezko pilota txapelketa gaur hasiko da Zumarragan. Urtero bezala, afizionatu mailako pilotari onenek jokatuko dute. Bi txapelketa egongo dira: gazte mailakoek lau t’erdikoa jokatuko dute eta seniorrek binakakoa. Partidak asteazkenetan jokatuko dira, 18:30ean.

Aurten ere primerako pilotariek jokatuko dute.?Zubizarreta ataundarrak, adibidez. Duela bi aste profesionalekin jokatu zuen bere herrian. Erasunek eta berak 22 eta 8 irabazi zieten Alberdiri eta Iturriagari.

Gainontzeko faboritoei dagokienez, Salaberria goizuetarra maila bikaina ematen ari da eta Lezaman sekulako txapelketa jokatu du, Eneko Labaka eta Julen Egiguren DV txapelketa irabazitakoak dira, Julen Alberdik lau t’erdikoa irabazi zuen iaz eta bere jokoak ikusleen miresmena piztu zuen, Iker Mariezkurrena atzelariak sekulako ezkerra du, Iker Elizegi Baiko enpresarekin entrenatzen ari da, Sarasa, Zezeaga eta Uriondok final asko jokatu dituzte…

Bestalde, Balerdik eta Otaduik Zumarragarekin lotura dute eta, beraz, ikusle asko eramango dituzte Beloki pilotalekuko harmailetara.
Gaur, Osak Muruaren aurka jokatuko du eta ondoren Salaberria eta Elizegi, Exposito eta Uriondoren aurka arituko dira. Datorren asteazkenean, Larrazabalek Telletxearekin neurtuko ditu indarrak eta Eneko Labakak eta Balerdik Julen Egigurenen eta Otaduiren aurka jokatuko dute.

Martxoaren 20an, Ruiz de Larramendik Carregalen aurka jokatuko du eta Ioritz Egigurenek eta Sarasak Lerenarekin eta Zezeagarekin neurtuko dituzte indarrak. Final laurdenetako azken bi partidak martxoaren 27an izango dira. Alberdik Agirreamalloaren aurka jokatuko du eta ondoren Julen Alberdi eta Mariezkurrena, Zubizarretaren eta Bikuñaren aurka arituko dira.

Finalerdiak apirilean

Lehen jardunaldiko irabazleak bigarreneko irabazleen aurka arituko dira, eta hirugarrenekoak laugarrenekoaren aurka. Finalerdietako lehen jardunaldia apirilaren 3an izango da eta bigarrena apirilaren 10ean. Finalak apirilaren 17an izango dira. Sarrera doan izango da, finalean ez ezik.

Txapelketa hau Xabier Goñi zenaren oroimenez antolatzen da. Zumarragako pilotari hau 1990ean hil zen. Bere oroimenezko txapelketan afizionatu mailako onenek jokatzen dute. Zumarragan Barriolak, Olaizolak, Martinez de Irujok, Altuna III.ak, Artolak eta Ezkurdiak jokatu dute, besteak beste. Iazko txapelketan parte hartu zuten bost pilotari profesionalak dira jada:?Jon Mariezkurrena, Beñat Garmendia, Aranguren, Alberdi eta Oier Etxeberria.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

6 + 8 =


Iruzkin berriak

Urretxu: Interesgarria bai, baina kultura eta hizkuntza aniztasun hori non biltzen da? Aniztasuna biltzen duena gaztelania [...]

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]

Michael Jordan: Kaixo, Makenri: Igone Campos espainiako txapeldunordea izan da. Maiza, Oroz eta besteek espainiako ligan jokatzen dute. [...]