Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Hamar istorio, feminismoa ardatz

Hamar istorio, feminismoa ardatz
martxoa 15
17:59 2019

Emakumeen aurkako tratu txarren kontra edonork lagundu dezake. Todas contamos bildumak ideia hori ezin hobe borobiltzen du: hamar idazleren, poeta baten eta ilustratzaile baten elkarlanaren emaitza da, eta irabazi guztiak MUM, Mujeres Unidas contra el Maltrato elkarteari bideratuko zaizkio. Tartean, May Boeken Maitane Vierbücheren goitizena da idazle zumarragarra dago.

«Hamar istorioz osatutako bilduma bat da. Istorio bakoitza independentea da, baina guztiek dute feminismoa eta emakumea oinarri. Gainera, istorio bakoitzak Peque Zuritaren poema bat eta Paloma Martinezen ilustrazio bat du lagun», azaldu du Boeken idazleak. Hamar idazle, hamar istorio. Zehazki, Mercedes Alonso, May Boeken, Inma Cerezo, Elena Garquin, Kris L. Jordan, Diana Lopez Varela, Maria Montesinos, Silvia Sancho, Anali Sangar eta Marisa Sicialia idazleek idatzi dituzte kontakizunak.

«Nik Querida Sara pasartea idatzi du. Onartu beharra dut kosta egin zaidala, ezin bainituen barruan bor-borka nituen sentimendu guztiak hitz soltez azaleratu», aitortu du Boekenek. «Aurretiaz argitaratu ditudan bi lanak informalagoak dira, nahiz eta bakoitzak bere drama duen, tonu alai eta askeago batean idatzita baitaude. Oraingo honetan ezin nuen horrela idatzi».

«Niretzat gogorra izan arren, badakit biktimen sufrimendura hurbildu ere ez nintzela egin. Halere, espero dut nire hitzak irakurtzean jendeak egoera gehiago ulertzea, eta borrokari ekitea», azaldu du idazleak. «Idazten amaitzean, ordenagailua itzali eta guztia atzean utzi nuen. Pena emakume askok errealitatearekin ezin dutela halakorik egin».

Halere, emaitzarekin gustura dago, eta aukera izango balu gustura asko errepikatuko lukeela dio. «Erraza izan da taldean lan egitea. Dirudiena baino lan gehiago dago argitalpen baten atzean, baina guztiok egon gara beti lanerako prest eta gogotsu». Liburua «auto publikatua» izan dela azpimarratu du zumarragarrak, prozesu guztia eurek burutu dute eta.

Gaiak eta bildumaren izaera solidarioak lanerako indar berezi bat eman die guztiei. «Pasa den urtean hasi ginen lanean. Martxoak 8ari begira zerbait egin nahi genuen, eta hau da emaitza. Irabaziak indarkeriaren aurka lanean diharduen MUM elkarteari bideratuko dizkiogu». Jendearen erantzuna ona izaten ari da. « Argitaratu genuen lehen egunean, Amazon atarian, libururik erosiena izan zen».

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

1 + 7 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]

Michael Jordan: Kaixo, Makenri: Igone Campos espainiako txapeldunordea izan da. Maiza, Oroz eta besteek espainiako ligan jokatzen dute. [...]

Makenri: Zertarako diozu? 1.- Gipuzkoar jokalari gazteak punta-puntako mailetara iritsi daitezkeela erakusteko eta motibagarri izateko kirolari [...]