Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

113. alea

Haritz eta pago, gero eta gutxiago (113. alea)

urtarrila 23
00:00 2006

Noiz eta nola sortu zen gaitza?

Erdi Arotik XIX. mendera arte basoeremu handiak desagertu ziren gure inguru hauetan. Burdinoletan beharzen egur-ikatza egiteko eta itsasontziak eraikitzeko, batez ere.Nonbait irakurria dut 1650-1814 artean, Gipuzkoan, 20.000 hektareabaso eraitsi zituztela egin behar horietarako, lurraldeko eremuosoaren %10.

Baina garairik okerrena etortzeko zenartean. XIX. mendea zoritxarrekoa izan zen gure basoentzat. Gerraugari izan ziren (garai horretakoak dira bi gerrate karlistak),erakunde publikoak zorretan sartu ziren, eta zorrei aurre egitekoherri lurrak saltzera jo zuten. Lurjabe berriek, inbertsioei etekinazkarra atera nahirik, baso eremu handiak bota zituzten urtegutxitan. XX. mende hasieran gure mendi gehienak soilduta zeuden.

Ez gara hain onak benetan…

Estatistikaren datu hotzei begiratuzgero, basogintzari dagokionez, euskaldunok munduko onenen arteanagertzen gara. Mundu osoan, %27a da baso, Europako Batasunean %36aeta Euskal Herrian %60a inguru. Beste datu jakingarri batzuk: EuskalHerrian biztanleko 250 zuhaitz daude, eta milioi bat tonelada oxigenosortzen dute urtean. Datu oso onak dirudite, baina ez pentsa, ez garahain onak benetan. Izan ere gure inguruko baso eremu gehienakprodukzioarekin lotuta daude: landatu, hazten utzi eta bota. Etahorretarako hazkunde azkarreko espezieak dira emankorrenak, pinuakalegia. Gipuzkoan, basoaren %40a da pinudi, pagoa %14a eta haritz etaartea %11a. Gure inguru hurbilago honetan, berriz, oraindik etahandiagoa da insignisaren nagusitasuna. Irimo, Izazpi edo Argixaoaldera joan eta begiratu besterik ez dago.

Ez gaude konforme…

Baso kopuru nahiko handia daukagu,baina daukagun baso motarekin ez gaude konforme. Eta errudun bilahasten gara berehala. Ekologiaren izenean, baserritarren aurkakokritikak sarri entzuten dira oraindik, pinuak sartu izan dituztelako.Baina ekologismo merkea iruditzen zait hori. Baserritarrak erenonbaitetik bizi beharra dauka, eta, beste aukerarik ematen ez zaionbitartean, etekin ekonomikoaren bila joango da gero ere.

Bitartean, ingurumenarekiko ardurakbultzatuta eta herrietako kutsaduratik ihes egiteko, gizartea geroeta gehiago baso bariatuak eskatzen ari da. Etekin ekonomiko urriaematen duen baso mota nahi du gaurko gizarteak. Eta baliteke horiemateko prest dauden baserritarrak egon egotea.

Urrutira joan beharrik gabe,Urretxu-Zumarragan badaude oraindik kontserbatzea mereziko luketenharizti eta pagadiak, bakanak, baina ederrak.

Kalitatearen balio erantsia

Kalitatea ordaindu beharra dago. Geroeta onartuago dagoen kontzeptua da hori. Baserriko ogia, sagarrakedota arrautzak garestiago ikusten ditugu azokan. Naturaltasun etakalitatearen balio erantsia ordaintzen diogu baserritarrari bereproduktuak erostean.

Baina naturaren alde egiten duen lanaere ordaintzeko prest egongo ote ginateke? Guztiontzat mesedegarriizango litzatekeen tratu klaseren bat ez ote dezakegu egin?: "Zukkontserbatu eta zaindu ezazu pagadi edo harizti hori, hor ez sartupinurik, eta hori eginda lortzen ez duzun etekin ekonomikoa gizarteakemango dizu".

Katalunyako eredua

Katalunyan artistak dira diruari zukuaateratzen. Topikoa izango da, agian, baina gastatu behar denean, nolagastatu badakitela erakutsi izan dute askotan. Eta orain ere bai.Baso autoktonoak kontserbatzeko formula asmatu dute: esponsorizazioa.Enpresa batzuek kirol taldeak esponsorizatzen dituzten bezala, hanbaso jabeak dira esponsorizatuak. Bi aldeek akordio bat sinatzendute. Enpresak hainbesteko diru kopurua eman behar dio baso jabearieta honek hitz ematen du basoa kontserbatu eta zaindu egingo duelagutxienez halako urtera arte.

Eta hemen zer?

Nik ez dakit horrelakohitzarmenik izenpetzeko borondaterik izan dezakeen enpresarik egongoote den hemen. Agian bakarren bat animatu liteke zergak arintzearentruke. Aproba egin behar. Baina udal agintariek zerbait egin beharkoluketela iruditzen zait. Erakusleihoak dotoretzen dituzten dendariak,edota balkoiak txukun-txukun jartzen dituzten hiritarrak saritzendiren moduan, zergatik ez ingurumena zaintzen duten baserritarraksaritu? Gure oso gertuko herri batean, diru kopuru bat jartzen hasidira udal aurrekontuetan zeregin horretarako. Eta ahalegin horrekemaitzarik izango duelakoan nago. Ea Urretxu-Zumarragan ere horrelakozerbait egiterik badagoen…

Jose Mari Gabiria

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

4 + 1 =


Iruzkin berriak

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]

Urretxu: Interesgarria bai, baina kultura eta hizkuntza aniztasun hori non biltzen da? Aniztasuna biltzen duena gaztelania [...]

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]