Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Festak

Haurren egunean, haurrak agintean

Haurren egunean, haurrak agintean
uztaila 01
15:57 2018

Haurren eguna ospatzen ari dira gaur Zumarragako Santa Isabel jaietan. Etxeko txikiak dira gaurko protagonista, eta haien gozamenerako egitarau oparoa dute prestatuta. 9:30ean eman diote egunari hasiera, Antxiñako Ama txistularien kalejirarekin.

Kalejiraren ondoren ospatu dute gaurko ekitaldi nabarmenetariko bat: alkate txikiari agintaritza ematea. Herriko haur talde batek hartu du gaurkoz aginte makila, eta udal ordezkariek duten erantzukizuna euren gain izango dute, egun batez. Udaletxean egin dute ekitaldia, eta areto nagusian izendapenak egin ondoren, alkate txikiak pregoia irakurri du. Herriko bertso eskolako haurrek ere izan dute euren tartea ekitaldian, koplak abestu dituzte.

Jarraian, XVI. pintxo lehiaketako sari banaketa ospatu dute; Monterrey tabernak lortu du pintxorik onenaren saria, eta Iburreta tabernak, berriz, originalenarena. Udaletxetik irtetean, harrera egin diete Irrintzi Dantza Taldeko kideek, dantza saioa eskainiz. Goiz guztian zehar, gainera, arte eta eskulangintza azoka ipini dute Euskadi plazan.

Haurrentzat jolasak ere izan dira Zelai Arizti pilotalekuan, eta herri mailako plater tiroketa ere ospatu dute, Legazpiko Urtazar tiro zentroan. La Salle-Legazpi ikastetxeko jolastokian, aldiz, haurrentzako poniak eta zezentxoak izan dira. Herriko kaleetan zehar alaitasuna errondaila ere egin dute.

Arratsaldean ere badute zer eginik gaztetxoek: 17:30ean haur danborrada egingo dute. Zumarraga eta Urretxuko eskoletako haurrek, Zumarragako Musika Bandak, Antxiñako Ama Txistulari Taldeak, Musika eskolak eta Urolatarrak eta Deiadar txarangek hartuko dute parte danborradan. 18:30ean, Antioko amari ohiko bisita egingo diote herriko agintariek txistularien laguntzaz.

Txiki chef haurrentzat sukaldaritza tailerrak ere antolatu dituzte, eta Parrokiako abesbatzak eta Goiarki abesbatzak Eslavaren Salbea eskainiko dute Maria Jasokundearen parrokian. Eguna amaitzeko, saloi dantzen ikuskizuna, Bandarock Zumarragako musika bandaren kontzertua eta Kobrazulo, One Way eta Schizophrenic Spacersen kontzertuez gozatu ahal izango dute.

Bihar, Santa Isabel Eguna

Jaietako egunik handiena bihar izango dute: Santa Isabel eguna. Hainbat ekintza antolatu dituzte biharko ere. 10:00etatik 20:00ak arte Antioko bidea itxita egongo da, eta doako autobus zerbitzuak eskainiko dira.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

4 + 9 =


Kilometroak

Kilometroak

Iruzkin berriak

Zumarratarra: Barkatu, baina oin horiek sokako dantzarienak dira. Kapitainek oinetako beltzak daramatzate. [...]

Iker: Barkatu urretxuar gipuzkoar ta euskaldu onena aritz egea izan da [...]

sebas: Zorionak Goierriko partaide guztioi, urteetan eginiko lana aspalditxo fruituak ematen hasi bazen ere (ikusi besterik [...]

Gotzon: Baita Andoni Imazi ere, Nex Station finalistari! [...]