Euren ezinegona ulertzekoa da: jendeakherriko kaleetan paseatzea nahi dute, autoa hartu beharrik izan gabe,horrela errazagoa delako eskaparateei so egin eta denden ateei bultzaegitea. Bezeroak urrundu ohi dituzten merkataritza-gune handiek zeinindar duten badakigu.
Urbil, Carrefour, Garbera, IKEA,MediaMarkt, Boulevard… Guztiok erori gara euren hatzaparretan,“erosotasunak” bultzatuta batzuetan, prezio merkeagoen aitzakiangehienetan. Hirien kanpoaldean eraikiak orain deskribatuko ez dugunUrban Sprawl izeneko hirigintza-ereduaren erakusgarri dira gunehoriek. Besteak beste, ibilgailu pribatuarekiko menpekotasuna etahirigune historikoaren gainbehera dakarte. Normala da Bi-Tarteanelkarteko kideek Irimoko proiektua mesfidantzaz ikustea.“Merkataritza non, bizia han”, diote.
Arazoa, ordea, sakonagoa da. Herriakbizia galtzen ari badira, ez da soilik supermerkatu handieneraginagatik. Handia izan baitaiteke tren baten abiadura,erraustegiaren tximinia, telebistaren pantaila, interpretaziozentro-jatetxe bat, etxebizitzaren prezioa, boluntario-militantejaitsiera… Alegia, herri-guneko saltoki txikiak defendatu eginbehar ditugula. Baina baita lekuan lekuko garraio (komunikazio) saretxikiak ere, fabrika txikiak, herri-ekimen txikiak, kontzertutxikiak, hedabide txikiak, hizkuntza txikiak, txiki handiak. Ez garabi poeta flipatu, norbaiti hala iruditu arren. Ez dugu txikitasunarenaldeko alegatu ponpoxorik idatziko, baina handitasuna euro etametrotan neurtzen jarraitzen dugun bitartean, txikiak izatenjarraituko dugu. Txiki eta eskasak.
Jon Ormazabal