Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Herriko jiu jitsu borrokalari gazteen lan bikaina Espainiako Kopan

Herriko jiu jitsu borrokalari gazteen lan bikaina Espainiako Kopan
urtarrila 24
11:38 2019

IMG-20190123-WA0001Asteburuan jiu jitsu taldeko lau gaztek Espainiako Kopan parte hartu zuten, Madrilen. Borroka modalitatean, Markel Biainek (46 kilo baino gutxiago) borroka guztiak ziztu bizian irabazi zituen. Aratz Irisarri (73 kilo baino gutxiago) urduri hasi zen, baina azkenean urrezko domina lortu zuen. Amets Alonsok (66 kilo baino gutxiago) ere lan ona egin zuen. Maria Clavero entrenatzaileak kirola maite duela eta aurrera egingo duela esan du. Ander Lizarralderi (60 kilo baino gutxiago) urduritasunak ez zion bere maila ematen utzi. “Azkarra da eta nerbioak kontrolatzen dituenean, maila bikaina emango du”.

Ne waza modalitateari dagokionez, Biainek urrezko domina irabazi zuen. “Trebea, azkarra eta indartsua da eta aurkarien asmoak asmatzen ditu”, esan du Claverok. Aratz Irisarrik ere urrezko domina lortu zuen. “Ikusleek bere teknikarekin gozatu egin zuten”. Alonsok, lesionatu egin zen arren, brontzezko domina lortu zuen. “Etorkizun bikaina dute eta oso harro gaude beraietaz”, esan du Claverok.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

8 + 3 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]