Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

HITZA doan, udalarekin harremana euskaraz eduki nahi duten gazteentzat

HITZA doan, udalarekin harremana euskaraz eduki nahi duten gazteentzat
martxoa 10
12:45 2017

Bigarren urtez jarraian, Zumarragako Udalarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzten gazteek GOIERRIKO HITZA egunkaria eta GoiBerri aldizkaria doan jasoko dituzte urtebetez. Promozio hau 2016an 18 urte bete dituzten gazteei zuzendua dago.

Udalak gutun bana bidali behar die iaz 18 urte bete zituzten zumarragar guztiei, ekimenaren berri emanez. Udalarekin harremanak euskaraz izan nahi dituztenek, esku orria bete eta hilaren 30a baino lehen udaletxean aurkeztu behar dute: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. Posta elektronikoz ere bidali dezakete, euskara@zumarraga.eus helbidera. Kasu honetan, argazki bat ere bidali behar dute. Aurten 84 gaztek jasoko dute alkateak eta Euskara batzordeburuak sinatutako gutuna.

Aitor Lizarazu Euskara teknikariak ekimen hau 2015ari zegokion txostena aztertu ondoren sortu zela aipatu du. «Gazteengana heltzea zaila da eta herritarrek udalarekin harremanak euskaraz izan ditzaketela jakitea nahi dugu».

Parte hartzailearen iritzia

Iaz egitasmoarekin bat egin zuenetako bat Nekane Martin da. «Etxean ez genuen GOIERRIKO HITZA jasotzen eta aukera polita iruditu zitzaidan. Egun ez naiz gurasoen etxean bizi, Farmazia ikasten ari bainaiz Gasteizen, baina astebururo HITZAren asteko ale guztiak irakurtzen ditut. Oso ondo dago momentutxo batean astean zehar herrian zer gertatu den jakiteko».

Gainera, udalarekin harremanak euskara hutsean izatea oso garrantzitsua dela uste du. «Eskertzekoa da udalarekin harremana euskaraz izan ahal izatea. Pauso handia da».

Gainontzeko gazteei ere ekimenarekin bat egitea gomendatu die. «Proba dezatela. Euskararen aldeko pauso bat emango dute eta euskarazko egunkari bat irakurtzeko aukera edukiko dute».

Zumarragako Udaleko Euskara batzordeak, Urretxukoarekin batera, beste hamaika egitasmo antolatzen ditu euskararen erabilera bultzatzeko: Antioko interpretazio zentroari Euskaldun Berrien Ataria izena jarri zioten, urte hasieran Mingainluze lehiaketa egin zuten, joan zen asteburuan trebezia lehiaketa hasi zen, ikastetxeetan gurasoekin lehiaketa bat egin behar dute transmisioa bultzatzeko, haur jaio berrien gurasoei Hazi Hezi aldizkaria doan bidaltzen diete, Urola eskubaloi taldean programa pilotu bat abian jarri dute euskaraz entrenatzeko…

Horretaz gain, etorkinei euskaraz hitz egiten ikasteko aukera ematen diete. «2016an herrian erroldatu zirenei 20 orduko ikastaroa ematen diegu eta ondoren 60 orduko beste ikastaro bat egiteko aukera dute. Gainera, haur etorkinekin errefortzu saioak antolatzen ditugu».

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

3 + 4 =


Sare sozialak

Jarraitu Otamotz.com Facebook eta Twitter bidez:
   Twitter

Iruzkin berriak

tiduj: txitxarra eta inurriaren erantsunak [...]

Urola triatloi kluba: Duatloi txikiko informazio gehigarria gure web orrian aurki dezakezue: https://www.urolatriatloia.com/eu/2017/04/04/urretxu-zumarragako-4-duatloi-txikia/ [...]

Agi: Zeintzuk dia karteletan agertzen dienak? [...]

Igor: Ospitaleko bidean konpondutako espaloian, zebra bideen pareko koskak ez dituzte aulki edo gurdientzako egokitu. [...]