Homeopatiak medikuntza tradizionalaren kontrako printzipioak erabiltzen ditu.
Medikuntza tradizionalean gaixotasunaren aurkako sendagaia ematen den bitartean, homeopatian gaixotasunaren antzeko sendagaia ematen da. Bolatxo moduko pilulak erabiltzen dira gehien. Hauek egiteko produktu naturalak erabiltzen dira. Osagai aktiboa hainbat aldiz urtzen da oso kontzentrazio txiki baina eraginkorretara iritsi arte. Medikuntza tradizionala baina mantsoagoa da, gaixotasun kronikoak polikiago sendatzen ditu. Adin eta era guztietako jendearentzat egokia izan arren, batzuei besteei baina eragin handiagoa egiten die. Adibidez haurrei. Oso zabala da eta ia era guztietako gaixotasunak sendatu ditzake. Pertsona bakoitzaren sintomak aztertzen ditu eta gaixotasun bera duten pertsonei askotan ez die sendagai bera ematen, gaixo bakoitza ezberdina baita. Ikerketa zientifiko ezak zalantzan jartzen du homeopatia. Hala ere, milaka paziente daude hobera egin dutela diotenak eta baita sendatu direnak. Hori dela eta, erabiltzaile kopurua etengabe hazten ari da.
Izaro Soraluze
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide