Idoia Barbarin urretxuarrak 32 urte ditu. Ikastolan egin zituen oinarrizko ikasketak eta ondoren ile-apainketa ikasi zuen Donostian.
Aita gaixo jarri zen eta gozogintzan hasi behar izan zuen berari laguntzeko. “Hasieran pena pixka bat eman zidan, ile-apaintzaile izan nahi bainuen, baina egungo lana gustuko dut”. Ezkurra gozotegiko pastelak egin eta banatzen ditu. Aisialdian mendira joatea eta zaldian ibiltzea atsegin du. “Zaldian ibiltzeak lasaitu egiten nau. Araia ondoko herri batean dagoen zalditegi batera joaten naiz”, aipatu du.
Zer izan nahi zenuen umetan?
Ile-apaintzailea.
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Mendira joatea eta zaldian ibiltzea.
Bizitzeko toki bat?
Urretxu
Krema, nata ala txokolatea?
Krema.
Borracho izeneko pastela ez zaio inori gustatzen. Zergatik egiten duzue?
Gure etxean ez dugu pastel hori egiten! Horregatik hain zuzen ere: ia inori ez zaiolako gustatzen. Batzuetan jendeak dozena bat pastel eskatu eta, mesedez, borracho izenekoa ez jartzeko esaten digu.
Zein da zuen etxeko berezitasuna?
Milorria. Ez dugu trikimailu berezirik, baina jendeari asko gustatzen zaio guk egiten duguna.
Zer nahiago du jendeak, pastel handiak ala txikiak?
Txikiak.
Zein da zure pastel gustukoena?
Txokolatezko ontzitxoa.
Ez al zara pastelez nazkatu?
Egia esan, egunero-egunero pastelekin lan egiten dugunok gazira jotzeko joera dugu. Noizean behin bakarrik jaten ditut pastelak.
Ilehoriak ala beltzaranak?
Ilehoriak.
Egindako azken oparia?
Itziar lankideari bere urtebetetze egunean oparitutako belarritakoak.
Eta jasotakoa?
Etxeko sarrera berritu dut familiako guztien laguntzari esker.
Data bat?
Sanjoanak.
Mutil eta neska izen bana?
Unax eta Maddi.
Zein egunkari irakurtzen duzu?
El Diario Vasco.
Gustuko telebista saioa?
Password.
Bereziki gorroto duzuna?
Txutxumutxu saioak ezin ditut jasan.
Liburu bat?
Ez naiz liburu zalea.
Pelikula bat?
Ez dago bereziki gustatzen zaidan bat.
Soinu bat?
Itsasoarena.
Usain bat?
Labandarena.
Janari bat?
Txipiroiak.
Ura ala…
Sagardoa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.