Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Igandean Beitiaren omenezko mendi martxa egingo dute

Igandean Beitiaren omenezko mendi martxa egingo dute
maiatza 16
19:25 2019

Igandean Iñaki Beitiaren omenezko mendi martxaren 23. edizioa egingo dute Urretxu eta Zumarragan. Aurtengoa berezia izango da, martxoan Beitia zenaren aita hil baitzen. Mendizaleek bere falta sumatuko dute Aizpurutxoko anoa postuan.

Azken urteetan bezala, ibilbide bakarra egongo da. 31,5 kilometroko luzera eta 1.700 metroko desnibela izango du. Mendizaleak 07:00ak eta 07:30ak artean aterako dira, Areizaga-Kalebarren plazatik.

Irimora igoko dira eta ondoren Zazpi Puntak egingo dituzte. Trekutzetik Gorrosturatzuraino joango dira eta Lutxurdio baserritik Aizpurutxora jaitsiko dira. Oletatik Samiñora igoko dira eta ondoren Izazpira. Handik herrira jaitsiko dira. Anoa postuak Trekutz, Aizpurutxo, Pagotxoeta eta Areizaga-Kalebarrenen egongo dira.

Mendizale guztiei kamiseta bana emango diete eta, gainera, mendiko materialaren zozketan parte hartuko dute. Antolatzaileek material hau baldintza berezietan erosi dute, herriko dendetan: Intersport, Alex Kirolak, Apalategi eta Bidegorri.

Urretxu eta Zumarragako kiroldegietan eta Ostadar mendi taldearen egoitzan eman daiteke izena. Baita beitia.org webgunean ere. Webgunean izena emateko epea bihar (ostiralean) itxiko dute. 15:00etan, hain zuzen ere.

Igandea baino lehenago izena ematen dutenek 8 euroko kuota ordainduko dute. Igandean izena ematen dutenek, berriz, 10 eurokoa.

Urteroko moduan, kanpotik datozenentzat aparkaleku bereziak prestatu dituzte. Urretxuko lizeoan eta Zumarragako La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan aparkatu ahal izango dituzte beraien autoak.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

4 + 2 =


Iruzkin berriak

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]

Urretxu: Interesgarria bai, baina kultura eta hizkuntza aniztasun hori non biltzen da? Aniztasuna biltzen duena gaztelania [...]